EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-06 Aldizkari honetan argitaratua: 2017106

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 23koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena; honen bidez, kendu egiten da Derioko Udaleko Idazkaritzako eta Interbentzioko lankidetza-lanpostua, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa.

Xedapenaren data: 2017-05-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201702789
Maila: Ebazpena
Erakunde Harremanetako eta Toki Administrazioko zuzendariaren 1997ko martxoaren 12ko Erabakiak onartu zuen Derioko Udaleko Idazkaritzako eta Interbentzioko lankidetza-lanpostua hirugarren mailako klasean sailkatzea.
2017ko martxoaren 28an, Derioko Udalbatzak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailari eskatzea aipatutako lankidetza-lanpostua amortizatzeko.
Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen Zazpigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen 92. bis aurreikusten duen Araudia hori indarrean jarri arte, eta lege horretan xedatutakoaren kontra ez doazen heinean, gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioei buruzko araudia indarrean iraungo du.
Horrela, toki-araubidearen alorrean indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 165. artikuluaren arabera (apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), Toki-administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 2.g) artikuluarekin bat etorriz, aipatutako lanpostua ez da nahitaezkoa udal-korporazioetan gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuei dagokienez; aitzitik, lankidetza-lanpostu gisa ageri da.
Zehazki, 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. artikuluak, bere aldetik, funtzionarioen maila honi dagozkion arauen artean, ezartzen du lankidetza-lanpostuak direla toki-erakundeek eurek berez duten eskumenez baliatuz sortu (eta ezabatu) ditzaketenak idazkaritza, kontu-hartzailetza edo diruzaintzaren eginkizunei berehalako lankidetza emateko eta, dagokionean, beste eginkizun batzuen artean, horien titularrak ordezkatzeko.
Lanpostu horiek sortzeko eta kentzeko ahala toki-erakundeei ematen die estatuko araudiak, toki-erakundeek dituzten autoantolaketa-ahalen barruan.
Toki-araubidearen alorrean indarrean dauden lege-xedapenen testu bateginaren 159. artikuluaren arabera, toki-administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, kendu eta sailkatzeko betearazpen-eskumena autonomia-erkidegoari dagokio, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluarekin bat etorriz, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza hau da, hain zuzen ere, eskumen hori duena.
Horren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Derioko Udaleko Idazkaritzako eta Interbenzioko lankidetza-lanpostua kentzea, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetakoa, Idazkaritza-Kontuhartzailetza Azpieskalakoa.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin, eta uko egin barik errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, Herri Administrazioek ez dute ebazpen honen aurka administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabeteko epean, 29/1998 Legearen 45. eta hurrengo artikuluen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahalko diote ebazpen hori baliogabetzeko edo errebokatzeko, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan ezartzen denaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 23a.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,
ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.