EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017105

IRAGARKIA, «Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea» LLETaren 2014-2020 Plan Estrategikoa eguneratzeko kontratazio bat egingo dela jakinarazteko.

Xedapenaren data: 2017-05-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201702788
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak lizitazio bat iragarri du Euroeskualdearen 2014-2020 Plan Estrategikoaren eguneratze proiektua egiteko. Eguneratze hori beharrezkoa da, bereziki, Nafarroako Foru Komunitatea LLETari atxiki zaiolako eta Akitania Berria eskualdea eratu delako, Akitania eskualdea Limousin eta Poitou Charentes-eko eskualdeekin elkartuta. Diagnostiko batek eta lurralde estrategia batek osatzen dute plan estrategiko hori eta 40 ekintzatan garatzen da. LLETaren konfigurazio berriak ez ditu zalantzan jartzen bere helburu eta lehentasunezko orientazioak, baina eguneratu beharra dago LLETaren tamaina berria jasotzeko.
Https://demat-ampa.fr/index.php?page=entreprise.EntrepriseDemandeTelechargementDce&refConsultation=13934&orgAcronyme=GECT_64_1
Hendaia, 2017ko maiatzaren 29a.
«Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea» LLETaren zuzendaria,
MARC MOULIN.