EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017105

IRAGARKIA, 2017ko maiatzaren 18koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da linea elektriko honen proiektua: 132 kV-ko linea elektrikoa, zirkuitu bikoitzekoa, aurrez badauden 132 kV-ko Hernani-Azpeitia 1 eta 2 linea elektrikoen adarra, Urnieta, Andoain, Lasarte-Oria eta Donostia udal-mugarteetan.

Xedapenaren data: 2017-05-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201702774
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeko 55. artikulua (2013-12-26ko BOE) eta goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia eta ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (BOE, 2008-03-18); abenduaren 9ko 21/2013 Legea, ingurumen-inpaktua buruzkoa (2013-12-11ko BOE) eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA), jendaurrean erakutsiko da erreferentziako linea. Izan ere, linea horri dagokionez eskatu dute administrazio-baimena, burutzapen-proiektua onartzea, onura publikoko deklaratzea eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egitea.
Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU; egoitza: San Adrian hiribidea, 48. zk. - 48003 Bilbao (Bizkaia).
Erreferentzia: 20-24072/AT-H-2017-30.
Linearen ezaugarriak: 2017ko apirilean Iñaki Blázquez Aguirre industria-ingeniariak sinatutako proiektuan jasotakoak; espedientean dago jasota.
Linearen ibilbidea: Urnieta, Andoain, Lasarte-Oria eta Donostia udal-mugarteak.
Helburua: goi-tentsioko aireko linea elektriko berria, zirkuitu bikoitzekoa, 132 kV-koa, Zubietako TA transformazio-azpiestazioa elikatzeko, egungo Hernani-Azpeitia 1 eta 2 zirkuituetatik.
Aurrekontua: 2.966.976,89 euro.
Denek jakin eta ezagutu dezaten argitaratzen da iragarki hau, batez ere lursailen jabeek eta proiektuaren eraginpeko gainerako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran adierazten baita. Horrela, espedientea eta ingurumen-inpaktuaren azterketa ikusi ahal izango dira Donostiako Easo kaleko 10.ean, hor baitago Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza; dagokion udaletxean ere egongo dira aztergai. Bulego horretan aurkeztu ahal izango dira egokitzat jotako alegazioak, bi aletan, 30 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Donostia, 2017ko maiatzaren 18a.
Lurralde-ordezkaria,
JOAKIN TELLERIA AGIRREZABALA.