EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017105

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 19koa, Kulturako sailburuordearena, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeetako kideen izendapena argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2017-05-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201702766
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/03/10rean argitaratutako 2017/03/08ko AGINDUA [201701299]

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko martxoaren 8ko Agindua, Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatu eta garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.
Kontuan izanda agindu horren 16. artikuluak Balorazio Batzordeen osaera Kultura eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez EHAAn argitara emango dela jasotzen duela,
Honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeen osaera argitaratzea. Batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
a) Sorkuntza-ekoizpenaren modalitatea:
Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Asier Mendizabal San Pedro.
Haizea Barcenilla Garcia.
Jon Mantzisidor Uria.
Idazkaria: María Jesus Cambra Contin, Kultura Sustatzeko teknikaria.
b) Sustapen-zabalkundearen eta argitalpenen modalitateak:
Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Concepción Elorza Ibañez de Gauna.
Juan Zapater Lopez.
Peio Aguirre Azkarate.
Idazkaria: María Jesus Cambra Contin, Kultura Sustatzeko teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 19a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.