EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017104

IRAGARKIA, Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan, I. Fasea – Iturrigorri, 734.01 egikaritze-unitatea eraisteko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 002/DEPS2016).

Xedapenaren data: 2017-05-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201702736
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/10/14an argitaratutako 2016/09/29ko IRAGARPENA [201604336]

1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: 002/DEPS2016.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: 734.01 egikaritze-unitatea eraisteko lanak egitea, Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan, I. Fasea – Iturrigorri, Bilbon.
b) Multzotan zatitzea: ez.
c) Burutzeko lekua: Bilbo (Bizkaia).
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurehun eta hogeita bat mila eta hirurehun euro (321.300) gehi hirurogeita zazpi mila laurehun eta hirurogeita hamahiru euro (67.473) BEZarenak. Beraz, guztira, hirurehun eta laurogeita zortzi mila zazpiehun eta hirurogeita hamahiru euro (388.773).
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2017ko apirilaren 10a.
b) Esleipenduna: Bycam, Servicios, Edificios e Infraestructuras, S.A.
c) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta hogeita hiru mila laurehun eta hirurogeita lau euro eta hamahiru zentimo (223.464,13), gehi berrogeita sei mila bederatziehun eta hogeita zazpi euro eta berrogeita zazpi zentimo (46.927,47) BEZarenak; beraz, guztira, berrehun eta hirurogeita hamar mila hirurehun eta laurogeita hamaika euro eta hirurogei zentimo (270.391,60).
6.– Formalizazioa:
a) Eguna: 2017ko maiatzaren 5a.
b) Kontratista: Bycam, Servicios, Edificios e Infraestructuras, S.A.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 11.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.