EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-06-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017104

AGINDUA, 2017ko apirilaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena; honen bitartez, «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioaren estatutu sozialetako 1., 4., 5., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 20., 22., 23., 25., 27., 28., 29., 30. eta 31. artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan jaso dira, baita fundazioaren estatutu sozialak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzea ere.

Xedapenaren data: 2017-04-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201702733
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2017ko martxoaren 3an emandako erabaki sozialak publiko egitea ezeztatzeko eskritura publikoa Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Saileko Erregistro Nagusian jaso zen 2017ko martxoaren 3an; eskritura publikoa, hain zuzen ere, Fundación Laboral San Prudencio fundazioak Vitoria-Gasteizko Fernando Ramos Alcázar notarioaren aurrean eman zuen (protokolo-zk.: 361).
Bigarrena.– Eskritura publikoari dagokionez, 2017ko otsailaren 28an emandako ziurtagiria atxiki da, 2017ko otsailaren 28an Patronatuak egindako bilerakoa, Jesús Ignacio Fernández Caramés fundazioko idazkariak emandakoa presidentearen onespenarekin; bilera horretan, besteak beste, aho batez erabaki zen fundazioko estatutuen 1., 4., 5., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 20., 22., 23., 25., 27., 28., 29., 30. eta 31. artikuluak aldatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokitzeko.
Aldatutako artikuluak honako gai hauei buruzkoak dira: helburu soziala (4. artikulua); fundazioak eskainitako jarduera eta zerbitzuak (5. artikulua); elkartutako enpresak eta entitateak (7. artikulua); elkartutako enpresa eta entitateen eskubide eta betebeharrak (8. artikulua); titular onuradunak (9. artikulua); pertsona onuradunak identifikatzea (10. artikulua); elkartutako enpresa eta entitateak borondatez banatzea (11. artikulua); titular onuradunari baja ematea (12. artikulua); onuradun eta titularren eskubide eta betebeharrak (13. artikulua); Patronatua, osaera, karguak eta iraupena (14. artikulua); bazkideak izendatzea eta kargua uztea (15. artikulua); Patronatuaren bileren araubidea (16. artikulua); Patronatuaren ahalmenak (17. artikulua); presidentearen ahalmenak (18. artikulua); presidentea eta ohorezko bazkideak (20. artikulua); Administrazio Batzarraren bilera araubidea (22. artikulua); Administrazio Batzarraren ahalmenak (23. artikulua); fundazioaren baliabideak (25. artikulua); ekitaldi ekonomikoa (27. artikulua); kontabilitatea eta aurrekontuak (28. artikulua); diru-sarreren helburua (29. artikulua); funtzionamendu eta jardun printzipioak (30. artikulua); eta desegitea (31. artikulua). Lehenengo artikulua erreferentziazko araua Fundazioen Lege berrira egokitzeko aldatu da.
Estatutuetan aplikatutako aldaketaren bitartez, araudi erreferentzia Fundazioei buruzko Legearen arabera aldatu da (1. artikulua); helburu sozialaren idazkera aldatu da (4. artikulua); pertsonentzako onurak eta enpresa eta entitateetarako ekimenak areagotu dira (5. artikulua); elkartutako enpresa eta entitateek ekarpenak egiteko sistema aldatu da (7. artikulua); elkartutako enpresa eta entitateek ekarpenak egiteko betebeharra modu berri batean idatzi da (8. artikulua); titular onuradunen, zuzeneko eta zeharkako titularren atala modu berri batean idatzi da (9. artikulua); pertsona onuradunak identifikatzeko betekizunak areagotu egin dira (10. artikulua); elkartutako enpresa eta entitateak borondatez banatzerakoan ekarpenak egiteko betebeharra jaso da (11. artikulua); titular onuradunari baja emateari dagokionez, arrazoiak hiru paragrafotan banatu dira, zuzeneko titularrak, zeharkako titularrak eta onuradunak bereiziz (12. artikulua); onuradun titularren eskubideen kasuan, Patronatuak xedatutakoari dagokion erreferentzia jaso da (13. artikulua); Patronatuaren osaera aldatzea, karguak aukeratzea eta iraupena (14. artikulua); Patronatuko kideak aukeratzeko modua aldatu da, hauteslekuen erreferentzia kenduz eta bazkide sozial eta bazkide ekonomikoen arteko bereizketa desagerraraziz, baita kargua uzteko kausak ere (15. artikulua); bazkide sozial eta bazkide ekonomikoen arteko erreferentzia kendu da, eta bilerak bideokonferentziaz edo beste komunikabide batzuen bitartez egiteko aukera jaso da (16. artikulua); Patronatuari dagozkion ahalmenak aldatu dira (17. artikulua); presidentearen ahalmenen artean, presidenteordea izendatzeko eta Patronatuan sortutako leku hutsak betetzeko hautagaiak proposatzeko ahalmenak kendu egin dira (18. artikulua); presidentearen ahalmenei dagokienez, Estatutuen 9.1 artikuluari erreferentzia egiten ziona kendu egin da (20. artikulua); zenbait gai jakinetan ordezkari ekonomiko edo sozialei ematen zitzaien ahalmena kendu egin da (22. artikulua); bazkide sozial eta bazkide ekonomikoen arteko erreferentzia kendu egin da, baita batzordekideek presidentea berresteko zuten ahalmena ere (23. artikulua); kuoten kontzeptua aldatu egin da; horren ordez, ekarpenen kontzeptua aplikatu da (25. artikulua); administrazio gastuei lotutakoa beste era batera idatzi da (27. artikulua); ekitaldi ekonomikoa urtekoa izango dela eta urte naturalarekin bat etorriko dela jaso da (28. artikulua); bigarren paragrafoa aldatu da, fundazioaren diru-sarreren helburuen % 70ari buruzkoa (29. artikulua); aurreko artikulua erabat aldatu da, fundazioaren funtzionamendu eta jardun printzipioak jasoz (30. artikulua); fundazioa likidatuz gero, sortutako ondasun eta eskubideen onuradunak nor izango diren erabat aldatu da (31. artikulua).
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; eta Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikuluan (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretua).
Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 33.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan; horrenbestez, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Vitoria-Gasteizko (Araba) «Fundación Laboral San Prudencio» fundazioaren estatutuetako 1., 4., 5., 7., 8., 9., 10., 11., 12., 13., 14., 15., 16., 17., 18., 20., 22., 23., 25., 27., 28., 29., 30. eta 31. artikuluetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legera egokituz, horixe erabaki baitzuen Fundazioaren Patronatuak 2017ko otsailaren 28an, agindu honetako datarekin, 2017ko martxoaren 3an Vitoria-Gasteizko Fernando Ramos Alcázar notarioaren (protokolo zk.: 361) aurrean egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako inguruabarretan.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 19a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.