EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2017102

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 415/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-04-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201702671
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratu den behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 415/15-R prozeduran epaia eman da, 2017ko martxoaren 14an; Angel Jimenez Cortes interesdunak horren kopia bat eskura dezake bulego judizial honetan.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4709). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. x.g.).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».
Angel Jimenez Cortes demandatuari behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazazpiko apirilaren hogeian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.