EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017101

IRAGARKIA, honako helburu hau duen kontratuaren lizitazioa argitara ematen duena: Lekeitioko portuaren muturrean gunea konpondu eta zimenduak sendotzea (DEI/002/2017/O).

Xedapenaren data: 2017-05-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201702650
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: DEI/002/2017/O.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Lekeitioko portuaren muturrean gunea konpondu eta zimenduak sendotzea.
b) Loteak eta lote-kopurua: ez.
c) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: 5 hilabete, zuinketa-akta izenpetzen denetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait irizpideren arabera esleituko da.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehieneko aurrekontua bostehun eta berrogeita hamaika mila eta hirurogeita hamasei euro eta hogeita hiru zentimokoa da (551.076,23), BEZa barne.
5.– Bermea.
a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
b) Behin betikoa: lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 99 91 // 945 01 99 21.
e) Telefaxa: 945 01 82 52.
f) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko ekainaren 23a, 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako 29.2.2 puntuan adierazitakoak.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausulen pleguaren karatulako 29.2, 29.7 eta 37. puntuak.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 26a, 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikus pleguak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Lakua I – 5. solairua).
2) Helbidea: Donostia kalea, 1.
3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez dago halakorik.
f) Prozedura mugatua izanez gero, zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (gehienekoa eta gutxienekoa): ez.
9.– Esleitzeko irizpideak:
– Eskaintza ekonomikoa: 55 puntu, gehienez.
– Berme-epea (gehienez 5 puntu).
– Lanak deskribatzeko eta justifikatzeko memoria: 25 puntu, gehienez.
– Programazioaren koherentzia eta etekinen justifikazioa: 15 puntu, gehienez.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lakua II eraikineko 1. aretoa. Eusko Jaurlaritzaren egoitza.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna eta ordua:
– «C» gutun-azala: 2017ko uztailaren 6a, 12:00etan.
– «B» gutun-azala: 2017ko uztailaren 19a, 12:00etan.
11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera (hala badagokio).
14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 11.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.