EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017101

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 9koa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ingurumen-inpaktuaren txostena egiten baita Campezo Obras y Servicios SA enpresa Andoainen (Gipuzkoa) sustatzen ari den asfaltoen balorizazio-plantari buruz.

Xedapenaren data: 2017-05-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201702642
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
2017ko urtarrilaren 20an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan Andoaingo asfaltoen balorizazio-plantari buruzko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa hasteko eskaera jaso zen, Jon Uribarrenek aurkeztua Campezo Obras y Servicios SA enpresaren administratzailea baita, ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeko (aurrerantzean, abenduaren 9ko 21/2013 Legea) 45. artikuluari jarraikiz, proiektu hori aipatutako Legeko II. eranskineko b epigrafeko 9. taldean baitago.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legeko 46. artikuluan ezarritakoaren arabera, 2017ko otsailaren 9an ingurumen-erakundeak ukitzen dien administrazio publikoei eta pertsona interesdunei egin zien kontsulta, interesgarria izan daitekeen informazioa jasotzeko erreferentziako proiektuari ohiko ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaion zehazteko.
Zehazki, hauei guztiei egin die kontsulta: Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza, Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Osasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza (guztiak Eusko Jaurlaritzaren mendekoak), Ura ren Euskal Agentzia, Ihobe, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia eta Kultura Zuzendaritza Nagusia, Andoaingo Udala eta Ekologistak Martxan Gipuzkoa.
Kontsulten tramitea amaitu ondoren, hauek erantzun dute: Andoaingo Udala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Ura ren Euskal Agentzia, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa, eta espediente honetan dago guztiaren emaitza. Aipatutako txostenetan adierazi diren ingurumen-alderdien artean, hondakinak era egokian biltegiratu behar direla aipatu da, hautsa sor ez dadin, kontuan izanda berrerabilitako materialak duen eragina atmosferara igortzen diren kutsatzaileen isurian eta jarduera amaitutakoan gunean egingo den leheneratzea.
Bestalde, egiaztatu da, aipatutako txostenen arabera, ingurumen-erakundeak behar beste judizio-elementu dituela ingurumen-inpaktuaren txostena egiteko.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren helburua da ingurumenean ondorio adierazgarriak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautu behar duten oinarriak ezartzea. Eta, horrenbestez, ingurumenaren babes-maila handia bermatzen du lege horrek, garapen jasangarria sustatzea helburu hartuta.
Era berean, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera (otsailaren 27ko 3/1998), ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, besteak beste, langintza-prozesuaren lehen faseetan eta betiere aukerarik egokienak hautatzeko asmoz, ingurumenean eragingo dituen ondorioen analisia, hor gauzatuko diren jardueren metatze- eta sinergia-ondorioak kontuan hartuta.
Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua egingo zaie, besteak beste, lege horren II. eranskinean biltzen diren proiektuei. Horrenbestez, ingurumen-arloan indarrean den legeria aplikatuz, Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua aplikatu behar zaio Campezo Obras y Servicios SA enpresa Andoainen sustatzen ari den asfaltoen balorizazio-instalazioari. Ondoren, zehaztuko da proiektuak ingurumenaren gaineko ondorio esangura tsuak dituen ala ez eta, beraz, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta aplikatu behar zaion ala ez.
Proiektuko ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-espedientean dauden dokumentu teknikoak eta txostenak aztertu ondoren, eta proiektuaren ingurumen-txostena zuzena denez eta indarrean dagoen araudian aurreikusitako alderdietara egokitzen denez, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio (erakunde eskuduna da otsailaren 27ko 3/1998ko Legearen, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorraren arabera), Ingurumena eta Lurralde Politikarako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 dekretuaren arabera, ingurumen-inpaktuaren txosten hau ematea. Bertan, aipatutako proiektuak ingurumenean kalte esangura tsuak izan ditzakeen aztertuko da eta, ondorioz, proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedura egin behar zaion aztertuko da.
Hauek ikusirik: Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea; Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzeko den apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua; urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legea eta aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ingurumen-inpaktuaren txostena egitea Campezo Obras y Servicios SAk duen asfaltoak birziklatzeko Andoaingo plantarako, ondoren adierazitakoaren arabera:
A.– Aztertzen ari garen proiektuaren xedea da nahaste bituminosoen fabrikazio-jardueraren funtzionamendua martxan jartzea; hala, lehengaia, gehienez, bide-zoru eta zoladura asfaltikoen fresaketatik lortutako materialaren % 15 izango da.
B.– Ingurumen-inpaktuari buruzko txostena emateko ebazpen honetan, proiektuaren ingurumen-txostenaren edukia aztertzen da, abenduaren 9ko 21/2013 Legearen III. eranskinean ezarritako irizpideekin bat etorriz, betiere:
1.– Proiektuaren ezaugarriak:
Gaur egun dagoen asfaltoak ekoizteko plantaren instalazioetan garatuko den jarduera aglomeratu asfaltikoa fabrikatzea izango da, lehengaiak bai agregakin natura lak bai bide-zoru eta zoladura asfaltikoen fresaketatik datozen hondakinak izanik. Erabiliko den asfalto berrerabiliaren gehieneko kantitatea lehengaiaren % 15 izango da; beraz, gaur egun erabiltzen diren agregakin natura len zati bat bide-zoru zaharkituen fresaketa-eragiketetan sortutako agregakinek ordeztuko dute.
Bide-zoru eta zoladura asfaltikoen fresaketa jaso eta bildu ondoren, birziklatzeko prozesua egingo da gaur egungo plantan. Prozesu horretan pauso hauek egiten dira:
– Hotzean tobera elikatzea agregakin sailkatuekin.
– Lehorgailua: Agregakinak lehorgailuan ibiliko dira; bertan, ahalik eta hezetasun gehien galduko dute sugarrarekin eta gas beroekin kontaktuan jartzean erabat lehortu arte. Prozesu honetan hautsa (<1 mm) gainerako tamainekiko bereizi egiten da. Lortzen den hautsa mahuken iragazkitik pasatzen da eta bertan errekuntza-gasen partikula pisutsuenak bereizten dira. Dagoeneko lehorra eta beroa dagoen gainerako agregakina baheketara pasatzen da.
– Materialaren baheketa: Dardararen bidez agregakinak bereizten dira tamaina egokietan.
– Nahasgailua: Tobera batean fresaketa asfaltiko, hauts mineral, betun eta agregakinaren nahasketa sortzen da nahi den proportzioan, lortu nahi den produktuaren arabera. Betuna nahasi aurretik fluido termikoko galdara batean biltegiratzen da. Horrek 150-170 ºC-ko tenperatura n mantentzen du biskositate egokia kontserbatzeko.
– Produktuaren irteera, kamioiak jasotzea eta helmugara garraiatzea. Amaierako produktua eskaeraren arabera sortzen da; beraz, ez da biltegiratzen.
Instalazioei dagokienez, partzelaren erdian fabrikazio-planta dago, gau egun dagoena bere elementuekin (tobera, lehortzeko danborra, bahea, nahasgailua, irteerako uhatea eta zinta garraiatzaileak), baita betun- eta erregai-deposituak, kontrolerako eta programaziorako etxolak, etab. ere. Asfalto berria fabrikatzeko erabili beharreko fresaketako hondakinak pabiloi batean biltegiratzen dira (gaur egun kareharrizko agregakinak biltegiratzen dira eta itxita daude dituen 4 aldeetatik 3, zolata du, teilapea eta biltegiratzeko bi gune bereizi). Enpresak, gainera, beste pabiloi bat du materialak eta erremintak biltegiratzeko, baita mekanikako konponketa txikiak egiteko ere. Bestalde, enpresak ur-aspertsoreen sistema bat du hautsa murrizteko, bai ibilgailuena bai materiala karga eta deskargatzeko eragiketetan sortzen dena.
Jarduera egingo den gune osoak hormigoizko zolata du eta ur-fluxuak jasotzeko eta dekantagailu baterantz kanalizatzeko sistema bat du, lurpeko bi baltsek osatua eta bertatik ura instalazioetatik kanpo ebakuatzen da dagokion isuriaren baimenean adierazitakoaren arabera. Ur sanitarioak hobi septikoan tratatzen dira eta ondoren lursailean infiltratzen dira.
Erabili beharreko makineria mugikorra hau izango da: pala kargatzailea, konpresoreak, kamioiak. Makineria mantentzeko eta erregaia hartzeko eragiketak zolata iragazgaitzaren gainean egiten dira.
2.– Proiektuaren kokapena:
Planta Andoainen dago, zehazki, Bazkardo kareharrizko lehengo harrobiaren plazan. Partzelaren ipar-ekialde eta ekialdeko guneak lehengo harrobiko kareharrizko hormek mugatzen dituzte. Era berean, hegoaldean gorago dagoen gune bat ere badago eta aglomeratu asfaltikoa zabaltzeko erabilitako ibilgailu eta makineria biltegiratzeko erabiltzen da, baita plantan sortutako hondakinak biltegiratzeko ere dagokion kudeatzaile baimenduari entregatu arte.
Asfaltatze-plantarako sarbidea A-15 autopistatik egiten da Andoinerantz eta ondoren plantara iristen den errepide asfaltatu bat hartzen da. Andoaingo herrigunetik 650 metro ingurura eta etxebizitza isolatu batzuetatik 200 metrora dago.
Jarduera dagoen partzela lurzorua kutsatzen duen jarduera duen edo kutsa zezaketen jarduerak eduki dituen lurzoru gisa dago inbentariatuta eta bere zirriborro-liburuan (20009-00043 eta 20009-00062 partzelak). Bestalde, akuiferoen kalteberatasun handiko eremua da.
3.– Balizko inpaktuaren ezaugarriak:
Jarduera gaur egungo asfaltoa fabrikatzeko plantaren instalazioetan gauzatuko da; gaur egungo jarduerarekiko aldea da nahasketa bituminoso berria fabrikatzeko lehengai gisa gehienez fresaketa-materialaren % 15 berrerabiliko dela; horrek eskatzen du agregakin-kopuru txikia behar izatea.
Jarduerak sor ditzakeen inpaktuei dagokienez, adierazi behar da gaur egun plantak sortzen dituen berdinak izango direla:
Kutsadura atmosferikoari dagokionez, nahasketa bitumonosoa ekoiztean, bi kutsatze-foku daude: agregakinen lehorgailua eta fluido termikoaren galdara (biak foku kanalizatuak), baita beste isuri zehaztugabe batzuk ere (nahasgailua, materialaren karga eta deskarga, garraioa, etab.).
Bestalde, asfaltoa fabrikatzeak mota akustikoko bestelako inpaktu batzuk sor ditzake (makineria eta asfalto-planta), solido esekiak izan ditzaketen ur-kutsadura euri-ura eta ureztatze-ura isurtzeagatik, baita ur sanitarioak isurtzeagatik ere, lurzoru-kutsadura isurketengatik, eta jarduerak sortutako hondakinak bai arriskutsuak (olio-iragazkia, laborategiko produktu kimikoak, ontziak...) bai arriskugabeak (hobi septikoko lokatza, papera eta kartoia, plastikoa, obra-hondakinak...).
Bigarrena.– Sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan proposatutako zein dagokion baimen sektorialetan adierazitako neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsagarriak alde batera utzi gabe, kontuan izan beharko dira baldintza hauek:
– Airearen kutsadura ri dagokionez, jarduera horrek –atmosfera kutsa dezakeen jarduera izateagatik– duen baimenean ezarritakoa betetzeaz gain, arreta berezia jarriko zaio ahal den hauts gutxien sortzeari. Horretarako, honako neurri hauek hartuko dira kontuan:
• Uda garaietan edo prezipitaziorik ez dagoenean kamioien joan-etorrietarako eremuak ureztatuko dira.
• Plantako aspertsore-sistema aldizka berrikusi beharko da, kasua bada egoera onean mantendu dadin. Ildo horri jarraikiz, Legionellosia prebenitzeari zein kontrolatzeari buruzko uztailaren 4ko 865/2003 Errege Dekretua izan behar da kontuan.
• Gehigarri tentso-aktiboak eta ur egonkortzaileak injektatzeko beharra dagoen aztertuko da, ureztatzearen eraginkortasuna areagotu dadin.
• Materialaren zamalanak ahalik eta hauts gutxiena sortzeko moduan egingo dira.
• Biltegiratzeetarako baldintzei dagokienez, saihestu beharko da haizeak hondakinak arrastatzea, bai eta hondakinaren edo haren osagaien beste edozein galera ere. Metaketen altuera kontrolatuko da.
• Materialak kanpoaldean metatu behar izanez gero, material horiek haizetik babestuen dauden lekuetan kokatuko dira.
• Bestetik, materiala garraiatuko duten kamioiak olanekin edo hautsa harrotzea saihesten duten bestelako elementuekin estali beharko dira.
• Makineriak ez du orduko 20 km-ko abiadura gaindituko, atmosferan partikulen suspentsioa ahal den txikiena izan dadin.
• Ez da hondakinik erreko, ez eta beste inolako materialik ere.
– Kutsadura akustikoari dagokionez: Kutsadura akustikoa prebenitzeko behar diren neurriak hartuko dira, bereziki eragin akustiko txikiagoa duten teknologiak erabiliz, kontuan izanik eskura garri dauden teknikak, beraz baldintza tekniko eta ekonomiko bideragarrien barnean gutxien kutsatzen duten teknologiak hautatuz, eta kasu bakoitzeko igorgailu akustikoaren ezaugarriak aintzat hartuz.
Era berean, jardueran erabiltzen diren makinen eta ekipamenduen soinu-emisioek aplika dakiekeen araudia bete beharko dute eta, batez ere, aire zabalean erabiltzen diren makina jakin batzuek ingurunean sortzen dituzten soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretua. Hala, makineria behar bezala mantendu beharko da, fabrikatzailearen jarraibideak kontuan hartuz, makineriak baldintza ezin hobeetan funtzionatzen duela bermatzeko, bai ekoizpeneko baldintzei bai ingurumenekoei dagokienez.
– Lurzorua kutsa dezakeen jarduera bat denez, kontuan izango da lurzorua babesteari buruzko legedia eta, zehazki, Lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoruak kutsatu gisa deklaratzeko irizpideak eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua, bai eta Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea ere.
– Euri-uren eta jarduera gauzatzen den guneko ureztatze-uren isuriari dagokionez, dagokion isuri-baimenean adierazitakoa alde batera utzi gabe, arazketa-sistema (dekantagailua eta ura k biltzeko sistema) mantentzeko lanak egingo dira ondo funtzionatzen duela ziurtatzeko, aipatutako isuri-baimenean ezarritako ur-kalitatearen helburuak betetzen direla ziurtatzeko eran.
– Hobi septikoa eta ur-hondakin sanitarioak ebakuatuko diren infiltrazio-oheak erregularki egiaztatuko dira eta era egokian mantenduko dira; horiek dagokion kudeatzaileak aldian behin garbituko ditu.
– Hondakinei dagokienez, jarduerak lortu beharreko baimenak edozein direla ere, jarduerak sortutako hondakin guztiak behar bezala kudeatzen direla kontrolatuko da, indarrean dagoen legeria betez.
Bestalde, eta irizpide orokor gisa, ahal dela hondakin gutxi sortuko dira.
Sortutako hondakinak lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluak xedatzen duen lehentasun-hurrenkeran kudeatuko dira: prebentzioa, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta beste balorizazio mota batzuk, balorizazio energetikoa barne dela. Arrazoi teknikoak edo ekonomikoak direla-eta prozedura horiek aplikatzea ezinezkoa balitz, hondakinak deuseztatzean ingurumenean eragina izatea saihestuko da, edo ahal den gehien murriztuko da eragin hori.
Berariaz debekatuta egongo da sortutako hondakinen tipologia desberdinak nahastea, arriskutsuak izan ala ez. Hondakinak jatorrian bereiziko dira eta hondakinak jasotzeko eta biltegiratzeko bitarteko egokiak edukiko dira nahasketak saihesteko eta kudeatzaile baimenduari entregatzeko, baldin eta ez badira berrerabiltzen instalazioan.
Hondakinak biltegiratzeko eremu egokiak gaitu beharko dira, tipologiaren, sailkapenaren eta bateragarritasunaren arabera. Hondakin arriskutsuak estalpean biltegiratuko dira, zolata iragazgaitzaren gainean eta jarioak edo lixibiatu likidoak jasotzeko sistemekin, biltegiratze mota horretarako preskripzio teknikoak bete beharko dira.
Baztertzen diren olioen, baterien, makinerien mantentze-hondakin arriskutsuak eta, oro har, arriskutsutzat jotako substantzia/prestakin guztiak, horiek barnean izan dituzten ontzi guztiak, iragazkiak, xurgatzaileak, trapuak eta kotoi kutsatuak, hodi fluoreszenteak, merkuriozko lurrunezko lanparak eta abar behar bezalako baldintzetan baztertuko dira, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen arabera eta aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinei eta hondakin arriskutsuei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuaren eta gainerako araudiaren arabera.
Gainera, gutxienez hondakin hauek bereiz biltegiratzeko edukiontziak egongo dira: papera eta kartoia, plastikoak, metalak eta hondarren frakzioa.
– Bestalde, mantentze-eragiketak edo erregaia transferitzeko eragiketak plantan hori egiteko egokituko den gunean egingo dira, horrela ez baitira lurrean olioak edo erregaiak isuriko.
– Behin instalazioaren bizitza erabilgarria amaituta, oro har kutsadura sor dezaketen elementu guztiak desmuntatu eta erretiratu beharko dira, eta dagokion kudeatzaile baimenduari emango zaizkio, kasuan kasuko tratamendua egin dezan, indarrean dagoen legediaren arabera.
Era berean, jarduera eten ondoren, titularrak lurzorua nola dagoen eta instalazioak erabilitako, ekoitzitako edo zabaldutako gai arriskutsu garrantzitsuek lurpeko uretan zer-nolako kutsadura eragin duten ebaluatuko du, eta organo honi emango dio ebaluazio horren emaitzen berri. Ebaluazioak erabakitzen badu instalazioak lurzoruaren edo lurpeko uren kutsatze aipagarria eragin duela lurzoruaren kalitatea adierazteko izapidean egindako lurzoruaren kalitatearen ikerketa-txostenetan ezarritako egoerarekin alderatuta, titularrak neurri egokiak hartuko ditu kutsadura horri aurre egin eta instalazioa egoera hartan berriz jartzeko, ingurumen-erantzukizunari buruzko 26/2007 Legearen II. eranskineko arauei jarraikiz.
Hirugarrena.– Lehenengo puntuan ezarritako baldintzen arabera, eta kontuan izanik sustatzaileak planteatutako neurri babesle eta zuzentzaileek nahiz aurreko puntuan adierazitakoek eta baimen sektorialetan ezartzen diren neurriek ingurumenarekiko kalteak murrizten dituztela, ez da aurreikusten ingurumenean kalte negatibo nabarmenik sortuko denik. Beraz, ez da beharrezkotzat jotzen Campezo Obras y Servicios SA enpresak Andoainen egin nahi duen asfaltoak balorizatzeko plantari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egitea.
Laugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinarazi behar zaie bai Andoaingo Udalari bai proiektuaren sustatzaileari.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 9a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
IVAN PEDREIRA LANCHAS.