EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2017100

IRAGARKIA, Arabako Lurralde Historikoan Segurtasun Sailaren osasun-zerbitzuen erabiltzaileen osasun-arreta, birgaitzea eta peritazioa helburu duen zerbitzu-kontratu administratiboaren lizitazioari buruzkoa (Espedientea: E-103/2017).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-05-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201702635
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Telefonoa: 94 607 80 00.
5) Telefaxa: 94 607 83 04.
6) Helbide elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko ekainaren 12a, 10:00ak.
d) Espediente-zenbakia: E-103/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: Arabako Lurralde Historikoan Segurtasun Sailaren osasun-zerbitzuen erabiltzaileen osasun-arreta, birgaitzea eta peritazioa.
c) Loterik ba ote dagoen, eta zenbat lote/unitate dauden: ez.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: ikus kontratuaren agiriak.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: ikus kontratuaren agiriak.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.
i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 85100000-0.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: ikus kontratuaren dokumentazioa.
– prezioa: 95 puntu.
– murriztapena erantzuteko gehieneko epeetan: 5 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia: 220.000 euro. BEZik gabe.
5.– Eskatutako bermeak.
Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.
a) Sailkapena, hala badagokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ikus kontratuaren dokumentazioa.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikus kontratuaren dokumentazioa.
c) Bestelako betebehar bereziak: ez.
d) Kontratu erreserbatuak: ez.
7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 12a, 10:00ak.
b) Aurkezteko modalitatea: ikus kontratuaren dokumentazioa.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Helbide elektronikoa: ez.
d) Eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (prozedura murriztua): ez dago halakorik.
e) Aldaerak, hala badagokio: ez.
f) Liziatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
8.– Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa, eta automatikoki formulak aplikatuz ahal diren irizpideak.
a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe Bidea 18.
b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
c) Eguna eta ordua: 2017ko ekainaren 16a, 12:00ak.
9.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
10.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): ez.
11.– Gainontzeko informazioa:
Erandio, 2017ko maiatzak 11.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.