EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017099

EDIKTUA, 2017ko maiatzaren 16koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez laguntza ekonomikoei buruzko espedienteen gaineko gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazten baitira.

Xedapenaren data: 2017-05-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201702620
Maila: Ediktua
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie zerrendatzen diren espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzan eskura ditzaketela (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek amaiera eman diote administrazio-bideari, eta haien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera bi hileko epean; guztia ere, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 16a.
Gizarte Politiketako sailburuordea,
LIDE AMILIBIA BERGARETXE.