EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017099

473/2017 EBAZPENA, martxoaren 16koa, Araba ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko erradiodiagnostikoko zerbitzuburu lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko dei egiten da.

Xedapenaren zenbakia: 201700473
Xedapenaren data: 2017-03-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201702598
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Araba ESIko erradiodiagnostikoko zerbitzuburu lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Zuzendaritza Gerentzia honek lanpostu hori lehiaketa bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du honako arauek xedatukoaren arabera: Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren arau arruntaren 28. artikulua, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua. Hauek dira oinarriak:
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Estatutarioa, funtzionarioa edo lan kontratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zentrotan, edo pertsonal estatutario finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta A1 lanbide-taldekoa izatea.
b) A1 talde profesionalaren titulua izatea: Medikuntzan lizentziatua, Erradiodiagnostikoko medikuntzako espezialitatea.
c) Gutxienez, 4 urteko lan-esperientzia izatea Erradiodiagnostikoko mediku espezialista Fakultatibo gisa.
2.– Deialdiaren argitalpena.
Ebazpen hau osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian, Araba ESIko intraneten, bai eta Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztietan ere.
3.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea z.g. 01009 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpena dagokien aldizkari ofizialetan argitaratzen den azken egunaren biharamunetik aurrera.
Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin bete eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera Araba ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali beharko dute. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.
Dokumentazioak honakoak barne hartu behar ditu:
a) NANaren, pasaportearen edo gida-baimenaren fotokopia konpultsatua.
b) Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua (Lanpostu Funtzionalen Dekretuaren arabera).
d) Egindako zerbitzuen ziurtagiri original eguneratua, deialdia dagokien aldizkari ofizialetan argitaratzen den azken eguneko kategoria zein den adierazita.
e) Bete nahi den zerbitzuaren kudeaketari buruzko txosten proiektua.
f) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.
CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta daudenak, ez dira aurreko paragrafoan zehazten den moduan egiaztatu beharko. Hala ere, izangaiak halaxe adierazi beharko du eskabidea betetzean.
4.– Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.
Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Araba ESIko zuzendari gerenteak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartzeko, eta, baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoia adieraziko du. Horrez gain, horren bidez aginduko du Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Araba ESIko intraneten argitaratzea, eta hamar egun balioduneko epea emango du, argitaratzen den azken egunaren biharamunetik hasita, erreklamazioak bide administratibotik aurkezteko.
5.– Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Erreklamazioetarako epea amaituta, Araba ESIko zuzendari gerentearen ebazpen bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Araba ESIko intraneten.
6.– Epaimahai kalifikatzailea.
1) Kudeaketa Zuzendaritzak Balorazio Batzordeko kideak izendatuko ditu. Ebazpen hori Osakidetzaren webgunean argitaratuko da, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, erakunde publikoko zuzendari nagusiaren aurrean.
Jarraibide honetako zortzigarren puntuan aipatutako kudeaketa-proiektuak defendatzeko saio publikoa egin baino gutxienez 10 egun lehenago argitaratu beharko da ebazpena.
2) Balorazio Batzordeko burua zuzendari medikoa izango da eta kide hauek izango ditu: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko zuzendariorde mediko edo zerbitzuburu korporatiboa, Langileen Kudeaketako zuzendaria (idazkari gisa jardungo du eta bozkatzeko ahalmena edukiko du) eta hiru kide –horietako bat IVAPek izendatuko du–. Hiru horiek izangaiei eskatutako titulazioa eta espezialitatea eduki beharko dituzte, estatutupeko langile finkoak, karrerako funtzionarioak edo langile finkoak izan beharko dira, eta deialdian eskainitako lanpostuaren maila funtzional bereko edo goragoko lanpostu funtzional bat izan beharko dute.
Batzordeko kide titular bakoitzeko ordezko bat izendatuko da, aurrekoak huts eginez gero haren lekua hartzeko, eta kide titularrentzat zehaztutako baldintzak bete beharko ditu. Aipatutako posturen bat ez baldin badago edo hutsik baldin badago, Osakidetzako beste edozein zerbitzu-erakundetako maila baliokideko langile bat izendatu ahalko da epaimahaiko kide.
3) Balorazio Batzordeko kide guztiak modu indibidualean izango dira batzorde horretako kide. Funtzionamenduari dagokionez, independenteak izango dira eta diskrezionalitate teknikoaren babespean jardungo dute, zuzenbidearen pean daudela alde batera utzi gabe.
Osaerak emakume eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioa beteko du, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, egoerek aukera ematen badute. Beraz, sexu bakoitza ehuneko berrogeian ordezkatuta dagoenean, ordezkapen orekatua dagoela iritziko da.
4) Batzordeko kideek esku hartzeari uko egin beharko diote, eta deialdia egin duen agintaritzari horren berri eman beharko diote, 40/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoak, 23. artikuluan aipatutako egoeraren bat gertatzen bada.
Kasu beretan, prozesuko parte-hartzaileek, edozein unetan, errekusazioa sustatu ahal izango dute, aipatutako lege-testuaren 24. artikuluan zehaztutakoari jarraituz. Era berean, Balorazio Batzordeak aipatutako 40/2015 Legearen 15. artikulutik 18.era arte zehaztutako arauetara egokitu beharko du bere jarduna.
5) Balorazio Batzordeko kide guztiek hitza eta bozkatzeko ahalmena edukiko dute. Erabakiak gehiengoz hartuko dira eta akta batean jasoko dira.
6) Batzordeak autonomia funtzional osoz jardungo du, prozeduraren legezkotasuna zainduko du, eta horren objektibotasuna bermatzeko ardura izango du. Halaber, deialdiko oinarrien aplikazioan sortzen diren zalantza guztiak ebatziko ditu, eta aurreikusi gabeko kasuetan, zein irizpide ezarri finkatuko du. Gainera, izangaiak ebaluatu baino lehen, ebaluatzeko irizpide zehatzak akta batean jaso beharko ditu, bertan jasotako oinarriei eta merezimenduen baremoari jarraituz.
7.– Izangaiei deitzea.
Proiektua defendatzeko, banakako jakinarazpena egingo zaie izangaiei, gutxienez, 10 egun aurretik, Jakinarazpenean jasoko dira eguna, tokia eta ordua proiektua jendaurrean defendatzeko. Proiektuen defentsa publikoetako egutegia Osakidetzako web-orrian argitaratuko da.
Epaimahaiak proiektuen defentsa publikoaren aurretik egiaztatu beharko du izangaiek bete beharreko baldintzak betetzen dituztela, eta ez dagoela Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako abstentzio eta errekusazio arrazoirik.
8.– Hautatzeko prozedura.
Epaimahaiak dokumentazioa baloratu behar du, betiere hautagaiek behar den epean eta moduan aurkeztu badute. Ezingo dira baloratu, inolaz ere, ebazpen hau dagokien aldizkari ofizialetan argitaratzen den azken egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak ere. Ondoko eranskinean, hautaketa-prozesu honi aplikatu beharreko meritu-baremoa jasotzen da.
Gehieneko puntuazioa 66 puntu dira, eta honela banatzen dira:
– Proiektua eta defentsa (gehienez, 30 puntu).
– Merituen balorazioa (gehienez, 30 puntu).
– Euskararen ezagutza (gehienez, 6 puntu).
Prozedura bi fasetan garatuko da:
A) Proiektuaren banakako aurkezpena eta jendaurreko elkarrizketa. Izangai bakoitzari deialdiaren oinarrien araberako puntuazioa emango zaio.
B) Merituen balorazioa, deialdiaren oinarrien arabera, banakako balorazio eta puntuazioarekin.
Gutxienez, prozesu osoan 33 puntu lortu beharko dira lanpostuaz jabetu ahal izateko, eta 15 puntu lortu beharko dira, gutxienez, proiektuaren balorazioan eta haren defentsan. Prozedura osoa aktan jasoko da.
9.– Prozeduraren ebazpena.
Prozedura bi fasetan ebatziko da:
A) Epaimahaiaren proposamena ESIko Gerentzia Zuzendaritzari puntu gehien atera dituen izangaiaren alde, edo, hala badagokio, hornitzeko deialdia bete gabe uzteko proposamena.
Proposamena Epaimahaikide guztiek sinatu beharko dute, banakatu egin beharko dira baremoko atal bakoitzean lortutako puntuak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Araba ESIko intraneten argitaratuko da.
B) Gerentzia Zuzendaritzak Ebazpena emango du, eta bertan:
B.1.– Epaimahaiak proposatutako izangaia izendatuko da. Aukeratutako pertsonak lanpostuari uko eginez gero, hurrengo puntuaziorik onena lortu duen pertsona izendatu ahal izango da, baldin eta deialdian ezarritako baldintzak betetzen baditu.
B.2.– Deialdia bete gabe utzi ahal izango da arrazoi hauengatik:
– Izangairik ez aurkeztea.
– Izangaiek betekizunak ez betetzea.
– Izangaiek gutxieneko puntuazioa ez lortzea.
Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), Osakidetza–Euskal osasun zerbitzuko web-orrian eta Araba ESIko intranetean argitaratuko da.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean.
10.– Esleipenaren ondorioak.
Izendapen-ebazpenak ondorioak izango ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzen denetik. Euskadiko antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legearen 28. artikuluko 3. arauaren 8. puntuan xedatutakoaren arabera, Burutzako lanpostu funtzionalek lau urteko eperako izendapen tenporala eduki dezakete; lau urteko izendapen hori luza daiteke arau honetan ezarritakoaren arabera.
11.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpen hau dagokien aldizkari ofizialetan argitaratzen den azken egunaren biharamunetik hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 16a.
Araba Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,
JESUS LARRAÑAGA GARITANO.
I. ERANSKINA
Merezimenduen baremoa (gehienez, 66 puntu).
Merezimenduen balorazioak fase hauek izango ditu:
I.– Proiektua eta horren defentsa (gehienez, 30 puntu).
Izangaiek dagokion zerbitzuaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko memoria-proiektu bat aurkeztu beharko dute, kalifikazio-epaimahai baten aurrean aurkezpen publikoa egin beharko dute eta epaimahaiko kideek planteatutako galderei erantzun beharko diete.
Fase horretako puntuazioa bi atal hauetan banatuta dago:
A) Aurkeztutako zerbitzuaren kudeaketari buruzko memoria-proiektuaren edukiaren balorazioa (Gehienez 15 puntu).
Kudeaketari buruzko memoria-proiektuan, gutxienez, ondoren zehazten diren atalak garatu beharko dira. Deialdian eskainitako lanpostu bakoitzaren ezaugarrien arabera, deialdiaren ebazpenean agintaritza deitzaileak a.1), a.2) eta a.3) atal hauei dagokien gehieneko puntuazioa zehaztuko du:
a.1.– Antolaketarekin eta kudeaketarekin lotutako atala (7 puntu).
Zerbitzu/atalaren organigrama, bai buruzagitza-postuaren bai horri atxikitako gainerako postuen funtzioak adierazita.
Zerbitzuak/atalak erakunde bereko beste zerbitzu batzuekin duen harremana.
Zerbitzu kudeatzeko plana, antolaketa-helburuak definituta, hobetu beharreko eremuak aztertuta eta hautemanda eta horiek lortzeko egokiak diren neurriak identifikatuta. Horrekin batera, esleitutako baliabide materialak, ekonomikoak eta giza baliabideak modu efizientean erabiltzeko konpromisoa edo plana.
a.2.– Osasun-laguntzarekin lotutako atala (5 puntu).
Osasun-laguntzako zerbitzuen zorroaren deskribapena.
Osasun-laguntzaren helburuak eta adierazleak finkatzea, eta horrekin batera, horien etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema bat.
a.3.– Irakaskuntzaren eta ikerketaren atala (3 puntu).
Zerbitzuko irakaskuntzaren plangintza zehaztea.
B) Memoria-proiektua Balorazio Batzordearen aurrean publikoki aurkeztea (gehienez 15 puntu).
Proiektuaren aurkezpen publikoa baloratzeko orduan, memoria-proiektuaren defentsa modu argian eta zehatzean egitea baloratuko da, baita horren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena ere. Dagokion aktan, kide bakoitzak hautagai bakoitzari emandako puntuazioaren justifikazioa jaso beharko da. Proiektuaren defentsaren argitasuna eta zehaztasuna baloratuko dira, baita proiektuaren alderdi esanguratsuenak azaltzeko ahalmena ere.
II.– Merezimenduen balorazioa (gehienez, 30 puntu).
Puntuazioa honela banatuko da:
II.1.– Laneko esperientzia (gehienez, 13 puntu).
– Dagokion espezialitatean fakultatibo gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,0500 puntu.
– Dagokion espezialitatean atalburu gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.
– Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
– Osasun-arloko administrazio publikoetako zuzendari edo Medikuntzako zuzendariorde gisa lan egiten emandako hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.
Osakidetza eta Gizarte Segurantza osasunaren arloko zerbitzu-erakundeetan edo autonomia-erkidegoetako edo edozein administrazio publikotako osasun-zerbitzuetan egindako lana lan-esperientzia gisa baloratuko da, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan egindako lana ere.
Guztizko denbora zenbatzeko, lan egindako egun naturalak hartuko dira kontuan eta hilabetera heltzen ez diren gainerako egunak ez dira zenbatuko. Ildo horretan, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da hilabetetzat.
II.2.– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzaren zabalkuntza (gehienez, 17 puntu).
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua bakarrik agertzen denean, puntuazioa 0,1 puntukoa izango da kreditu bakoitzeko.
II.2.1.– Kudeaketan prestakuntza izatea (gehienez, 3 puntu).
Osasunaren arloko kudeaketarekin lotutako ikastaro bakoitzera joateagatik emango den puntuazioa, iraupenaren arabera:
– 20 ordutik 30era: 0,2000 puntu.
– 31 ordutik 50era: 0,3000 puntu.
– 51 ordutik 100era: 0,4000 puntu.
– 101 ordutik 200era: 0,5000 puntu.
– 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, osasun-erakundeek, eta kasuan kasu, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako ikastaroak baloratuko dira. Era berean, Osakidetzak edo edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
II.2.2.– Espezialitateko etengabeko prestakuntza (gehienez, 3 puntu).
Dagokion lanpostuko espezialitatearekin lotutako ikastaro bakoitzera joateagatik emango den puntuazioa, iraupenaren arabera:
– 20 ordutik 30era: 0,2000 puntu.
– 31 ordutik 50era: 0,3000 puntu.
– 51 ordutik 100era: 0,4000 puntu.
– 101 ordutik 200era: 0,5000 puntu.
– 200 ordutik gora: 1,2500 puntu.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, osasun-erakundeek, eta kasuan kasu, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek emandako ikastaroak baloratuko dira. Era berean, edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako ikastaroak ere baloratuko dira, betiere titulazio ofiziala lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
II.2.3.– Graduondoko prestakuntza (gehienez, 5 puntu):
– Doktorea: 3 puntu.
– Doktorea cum laude: 4 puntu.
– Graduondoko masterra: 2 puntu.
– Unibertsitateko aditu/espezialista: 1 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuetako diploma: 1 puntu.
– Doktorego-ikastaroa, doktorego-ikastaroetako bikain edo ohorezko matrikula bakoitzeko (gehienez, 10 ikastaro): 0,1000 puntu.
Doktore, doktore cum laude, ikertzeko nahikotasun edo ikasketa aurreratuetako titulu bat lortzeko balio izan duten programetako doktorego-ikastaroak ez dira baloratuko.
II.2.4.– Jarduera zientifikoa (gehienez, 3 puntu).
Dagokion espezialitatearekin zerikusia duten lan zientifikoak argitaratu, txostenak aurkeztu, komunikazioak egin, hitzaldiak eman edo mahai-inguruetan parte hartzeagatik:
– Eskualde bateko txosten-aurkezpen bakoitzeko: 0,2500 puntu.
– Txosten-aurkezpen nazional bakoitzeko: 1,000 puntu.
– Nazioarteko txosten-aurkezpen bakoitzeko: 1,500 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 0,1500 puntu.
– Ahozko komunikazio / poster nazional bakoitzeko: 0,6000 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 1,0000 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,2000 puntu.
– Mahai-inguru nazional bakoitzeko: 0,7500 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 1,2500 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 1,0000 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 0,5000 puntu.
– Tesina bakoitzeko: 1,5000 puntu.
II.2.5.– Irakaskuntza-jarduera (gehienez, 3 puntu).
– Medikuntzako fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatekoa (urteko): 1,0000 puntu.
– Medikuntzako fakultateko irakasle titularra, dagokion espezialitatekoa (urteko): 0,5000 puntu.
– Medikuntzako fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatekoa (urteko): 0,2500 puntu.
– Egoiliarren irakaskuntzarako onetsitako tutorea, dagokion espezialitatekoa (urteko): 0,5000 puntu.
– Etengabeko prestakuntzako programa ofizialetako irakaskuntza (orduko): 0,050 puntu.
III.– Euskara-ezagutza (gehienez, 6 puntu).
Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta berau garatzeko arauetan jasotakoaren arabera baloratuko da.