EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2017098

IRAGARKIA, alkoholaren kontsumoari dagokion prebentzio selektiboko eskola-programaren zerbitzu-kontratuaren lizitazioarena, 2017-2018 ikasturterako.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-05-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201702589
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta argibideak eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Posta elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus.
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko ekainaren 9a, 10:00ak arte.
d) Espediente-zenbakia: 181/2017-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: EAEko ikastetxeetan, 2017-2018 ikasturterako, alkoholaren kontsumoari dagokion prebentzio selektiboari buruzko hitzaldiak/mintegiak martxan jartzea.
c) Loteak eta lote-kopurua: ez.
d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua: karatulako 10. puntuan adierazitakoa.
e) Gauzatzeko epea: 2018ko ekainaren 30a arte.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 98000000-3.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: bai, ikus karatulako 30.2 puntua.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 96.600 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 96.600 euro, BEZik gabe. BEZa (% 10): 9.660 euro. Guztira, BEZa barne: 106.260 euro.
6.– Eskatutako fidantzak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak:
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus karatulako 29.2 puntua.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 9a, 10:00ak arte.
b) Aurkezteko modalitatea: papera.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1-4. Lakua II eraikina.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
d) Aldagaiak: ez.
e) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: SPKLTBko 161. artikuluaren arabera, bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita, karatulako 28.6 klausulan ezarritako baldintzetan.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Deskribapena: «B» gutun-azala –eskaintza ekonomikoa– eta «C» gutun-azala –eskaintza teknikoa– irekitzea.
b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Osasun Saila.
c) Helbidea: Donostia kalea 1.
d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
e) Eguna eta ordua:
C gutun-azala: 2017ko ekainaren 20a, 11:00ak.
B gutun-azala: 2017ko ekainaren 23a, 11:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Bestelako argibideak: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 11.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.