EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017096

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 20koa, Garraio Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen 2016ko maiatzaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda.

Xedapenaren data: 2017-04-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201702526
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/02an argitaratutako 2016/05/26ko AGINDUA [201602369]

Diru-laguntzak emateko jardunean errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, 2016ko maiatzaren 26ko Aginduak 9.3 artikuluan xedatzen duenez, diru-laguntza guztiak emandakoan, onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Hortaz, aurreko lerroaldean zehaztutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak ezartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko maiatzaren 26ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda, Garraio Plangintzaren zuzendariak bere eskumenak erabiliz eman dituen ebazpenen arabera. Onuradunen zerrenda ebazpen honekin batera doa, eranskin gisa.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 20a.
Garraio Plangintzaren zuzendaria,
JANIRE BIJUESCA BEDIALAUNETA.