EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017095

IRAGARKIA, Giza Baliabideen zuzendariaren 2013ko uztailaren 5eko ebazpena jakinarazten duena, non 00050 lan-zenbakia duen ertzainak itzuli behar duen kantitatea xedatzen den.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-04-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201702517
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak 2013ko uztailaren 5ean emandako ebazpenak jakinarazten du, 00050 lan-zenbakia duen ertzainak 79,46 euroko zenbatekoa ebazpen hau jakinarazten denetik hasita hilabeteko epean itzuli behar duela.
Halaber, adierazi behar zaio, hori egin ezean, Agentzia Exekutiboari espedientea bidaliko zaiola, izapide gehiagorik gabe, premiamendu-bidetik edo zuzenbidean bidezkoan den beste edozein bidetatik kobratzeko.
Zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, ebazpen horren jakinarazpen gisa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Modu berean, ebazpen horren kontra, administrazio-bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango dute, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen aurrean, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean, halaxe ezarrita baitago urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 121 eta 122 artikuluetan.
Interesdunak eskura du ebazpenaren testu osoa Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzaren Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan (espedientea: 14158), Erandion (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Kubo Eraikina).
Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2017ko apirilaren 28a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
MIREN KARMELE ARIAS MARTÍNEZ.
ERANSKINA