EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017095

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 11koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2017ko apirilaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat argitara emateko dena. Erabaki horren bitartez, diru-baliabideak esleitzen dira Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2017ko ekitaldian finantzatzeko. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira.

Xedapenaren data: 2017-05-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201702505
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/05/10rean argitaratutako 2017/04/27ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201702314]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako akatsak aurkitu dira honako honetan: Ebazpena, 2017ko apirilaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat argitara emateko dena. Erabaki horren bitartez, diru-baliabideak esleitzen dira Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2017ko ekitaldian finantzatzeko. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira. Ebazpena 2017ko maiatzaren 10eko 87 zenbakiko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, eta honako hauek zuzendu behar dira:
– 2017/2314 (11/3) orrialdean, Lehenengo Erabakiko lehen paragrafoan, hau esaten duen lekuan:
«guztira, 33.000.000 eurokoak izango dira»
Hau esan behar du:
«guztira, 33.790.000 eurokoak izango dira»
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 11.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.