EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017095

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 2koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko Aginduan aurreikusi laguntzen onuradunen zerrenda (2016ko ekitaldia). Agindu horren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzetarako 2016ko deialdia egin eta laguntzak arautzen dira (Elkartek Programa).

Xedapenaren data: 2017-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201702504
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/01/13an argitaratutako 2015/12/30reko AGINDUA [201600110]

Diru-laguntzak emateko jarduerek izan behar duten publikotasun-printzipioa betetzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko Aginduak, 14.5 artikuluan, hau ezartzen du: laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaio eskatzaile bakoitzari, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da. Agindu horren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzetarako 2016ko deialdia egin eta laguntzak arautzen dira (Elkartek Programa).
Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2016ko azaroaren 17ko Emakida Ebazpena jakinarazita, hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 30eko Aginduan araututako 2016ko laguntzen onuradunen zerrenda, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak baliatuta eman duen ebazpenari jarraituz, eta eranskinean jasotakoaren arabera. 2015eko abenduaren 30eko Agindu horren bidez, arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzetarako 2016ko deialdia egin eta laguntzak arautzen dira (Elkartek Programa).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 2a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.