EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017094

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismoko zuzendariaren 2017ko otsailaren 22ko Ebazpena, eranskinean adierazten den bidaia-agentziari baja emateko dena.

Xedapenaren data: 2017-03-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201702493
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/06/06an argitaratutako 2012/05/22ko 201200081 DEKRETUA

Beharrezkoak diren ikuskapenak egin dira, eta agentzia hori itxita dagoela egiaztatu da. Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Aplikatutako araua: maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretuaren 5.2 artikulua, bidaia-agentziei buruzkoa. Arau horren arabera, «Itxiera oro jakinarazi beharko da, aurretiaz, dagokion lurralde-ordezkaritzan. Bederatzi hilabetetik gorako aldi baterako itxiera bada, establezimenduaren behin betiko baja eragingo du. Establezimendua itxi egin dela jakinarazi ez bada, Turismo-arloko Administrazioak ofizioz izapidetuko du horren baja, Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo-enpresen eta Establezimenduen Erregistroan».
Legezko ohartarazpenak: 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkezteko eta espedientea aztertzeko. Espedientea eskuragarri du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3. Solairua, Bilbao.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2017ko martxoaren 20a.
Turismoko zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRÍA GARCÍA.
ERANSKINA