EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017093

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko Trebakuntza programa garatzeko kontratuarena (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2017ko maiatzaren 9ko erabakia) (Espedientea: 06-600-17).

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2017-05-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201702466
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
Kontratu-mota: zerbitzua.
Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidetzea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 102.400,00 euro, BEZik gabe. Unitate-preziotan, 80,00 euro ordu/trebagai, BEZik gabe.
Burutzeko epea: 20 hilabete.
Luzapena: 10 hilabete.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan (Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz), 09:00etatik 14:00etara.
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus/Kontratatzailearen profila
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 15a; ordutegia, 9:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da; aldez aurretik eta nahiko denborarekin Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei data eta ordua.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 9a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.