EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017093

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 501/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-04-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201702463
Maila: Ediktua
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 501/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Demandatzailea: Edith Lizeth Luque Alvarado.
Abokatua: Juan Manuel Torres Garate.
Prokuradorea: Juan Guillermo Gonzalez Belmonte.
Demandatua: Juan Carlos Rosales Escobar.
Gaia: adostasunik ez izanik, seme-alabei buruzko neurriak.
Aipatutako judizioan, 130/2017 epaia eman zen, eta honela dio xedapen-zatiak:
XEDAPENAK
Baiesten dut auzitegietako Belmonte prokuradoreak Edith Lizeth Luque Alvarado-ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Juan Carlos Rosales Escobar-ren aurkakoa, eta, horrenbestez, harremana desegitearen ondoriozko neurri hauek hartzen ditut, XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeei dagokienez:
1.– Guraso-ahala baliatzea. Guraso-ahala elkarrekin baliatzen jarraituko dute bi gurasoek. Gurasoek guraso-ahala elkarrekin baliatzeak hau dakar: seme-alaba adingabeei dagozkien erabaki garrantzitsu guztiak guraso biek elkarrekin adostuta hartzeko beharra. Erabakiak hartzeko, egokien zaien komunikazio-bidea hautatu beharko dute; komunikazio-bide hori errespetatzera eta betetzera behartuta daude. Besterik adierazi ezean, komunikazioa posta elektronikoz edo burofaxez gauzatuko da, eta, hortaz, beste gurasoak ere bide horiek baliatuta erantzun beharko du; hala egiten ez badu, ados dagoela ulertuko da. Adostasunik ez badago, Epaitegiak erabakiko du Kode Zibilaren 156. artikuluan ezarritako izapidearen arabera. Guraso-ahalaren arloan hartu beharreko erabakien artean, honako hauek daude, besteak beste:
– Adingabeen egoitza haiek ohiko bizileku duten udalerritik kanpora aldatzea; adingabeak atzerrira joatea, oporraldiko bidaietan ez bada.
– Ikastetxea aukeratzea eta, behar bada, ikastetxea aldatzea.
– Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.
– Gizarte- eta erlijio-ospakizun garrantzitsuak; hala nola, bataioa, lehen jaunartzea eta beste erlijio batzuetako antzeko ekitaldiak.
– Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.
Gurasoari biei aitortzen zaie adingabeen eskola-bilakaerari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, bai eta ikastetxeko jarduera tutorialetan parte hartzekoa ere. Halaber, seme-alaben tratamenduei buruzko argibide medikoak ere eskatu ahal izango dituzte biek.
Une bakoitzean seme-alabekin dagoen gurasoak haiei buruzko erabakiak hartzea izango du, beste gurasoari aldez aurretik galdetu gabe, larrialdi-egoeretan edo eguneroko erabakietan, baldin eta adingabe batekin egindako bizimoduan ohikoak edo garrantzi gutxikoak badira.
2.– Zaintza eta jagoletzaren gaineko erregimena. Zaintza eta jagoletza seme-alaba adingabeen amari izendatzea erabakitzen da.
3.– Bisita-, egonaldi- eta komunikazio-araubidea. Ez da bisita-araubiderik ezarri aitaren eta seme-alaben artean. Aitak borondatea agertzen badu seme-alabekiko harremanari berriz ekiteko, gurasoen arteko adostasunez finkatuko dira bisitak, eta, adostasunik ez badago, neurri hori aldatzeko eskatu ahal izango dute horretarako legez ezarritako prozeduraren bidez.
4.– Mantenu-pentsioa. Seme-alaben mantenua ordaintzeko, aitak pentsio bat ordaindu beharko du, 400 euro hilean (200 euro seme-alaba bakoitzarentzat); eta hala egin beharko du seme-alabak adinez nagusi izan arte, ekonomikoki independente izan arte, edo, fede oneko eskakizunen arabera, izateko moduan egon arte. Zenbateko hori urteko hamabi hilabeteetan ordainduko zaio amari, hileko lehenengo bost egunetan; pentsioa urtero eguneratuko da, horretarako errekerimendua egin beharrik izan gabe, Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak ezarritako kontsumoko prezioen indizeak aurreko urtean izandako aldaketen arabera, abendutik abendura; urtarrilaren batetik izango ditu ondorioak, 2018. urtetik aurrera.
Aitak zuzenean ordaindu behar dituen era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.
5.– Ezohiko gastuak. Ekonomikoki independente ez diren bitartean seme-alaben bizitzan sortzen diren aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Ebazpen honen oinarri juridikoetan ezarritakoarekin bat etorriz, kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, eskola-uniformearen edo -liburuen gastuak (izan ere, urtero errepikatzen dira); bestelako gastuak, berriz, sartu egingo dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, honako hauek sar daitezke: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoan edo dagokion medikuntza-erakundean sartzen ez diren gaixotasun fisiko edo mentalei lotutakoak, bai eta, prestakuntza-arloan, eta eskolan atzeratuta egonez gero, derrigorrezko ikasgaiei buruzko klase partikularretakoak ere. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.
Aurreko paragrafoan azaldutako ezohiko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik betiere; horrela, bada, gastu hori egin edo ez egin desadostasunik egonez gero, organo judizialaren pean jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du gastu hori ea bi gurasoek ordaindu behar duten ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Gastua egingo dela ebatziko da, baldin eta behar-beharrezkoa bada, edo oso komenigarria bada eta familiaren gorabeherei egokitzen bazaie. Erregimen horretatik kanpo uzten dira behar-beharrezkoak diren presako gastuak; izan ere, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.
Guraso biek erabakita, aldez aurretik premiazkoa ez den gastu bat egiten bada edo premiazko gastu bat egin ostean jakinarazten bada, komunikazioetarako mekanismo egiaztagarri bat ezarriko da: faxa, burofaxa, telefaxa edo posta elektronikoa. Guraso batek frogatzen badu besteari jakinarazi diola, modu egiaztagarri horretan, beharrezkoa edo komenigarria dela aparteko gastu hori egitea; ulertu egingo da beste gurasoa ados dagoela gastu hori egitearekin, erantzuten ez badu, behintzat (eta horrela egiaztatzen badu), eta berariaz adierazi beharko du horren kontra dagoela jakinarazpena jaso eta zazpi eguneko epean.
Gainera, gurasoek, ados jarrita, beste edozein gastu adostu ahal izango dute seme-alabentzat (alde batera utzita ebazpen honetan berariaz ezohiko gastutzat hartutakoak), eta ebazpen honetan adierazitako proportzioan ordaindu ahal izango dute, erdibana, edo eurek adostutako moduan.
Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa amaituko da seme-alabak, adin nagusikoak izanik edo legez emantzipatuta egonik, ekonomikoki independenteak direnean, hartara eragotzi gabe Kode Zibilaren 150. eta 152. artikuluetan obligazioa amaitzeko adierazten diren kausak.
Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.
Ez da kosturik ezartzen.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Kontu zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 000500 1274 1847 0000 00 0501 16. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Donostian, bi mila eta hamazazpiko apirilaren hogeita seian.
Juan Carlos Rosales Escobar demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2017ko apirilaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.