EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017093

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 12koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ITA Asua SL taximetroen egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendun izendatzen baita.

Xedapenaren data: 2017-01-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201702458
Maila: Ebazpena
Erref.: 01-OV-0001
AURREKARIAK
1.– 2016ko irailaren 16an, Josu Larrauri Elortegik, ITA Asua SL ordezkatuz, eskabide bat aurkeztu du Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan izendapena eman diezaioten taximetroen aldikako egiaztapenen, konponketen edo aldaketen osteko egiaztatze-saiakuntzak egiteko. ITA Asua SL sozietatearen egoitzaren helbide hauetan dago eta bertan egiten ditu jarduerak: Mazarredo zumarkalea 75, 1.a, 48008 Bilbao, eta Lermandabide kalea 13, Jundizko industrialdea, Vitoria-Gasteiz.
2.– Egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendunaren izendapena jasotzeko, Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legean eta ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuan xedatutako betekizunak bete behar ditu entitate eskatzaileak. Horretarako, ENACek emandako OC-I/373 egiaztapen-ziurtagiria aurkeztu da, eranskin teknikoarekin batera (2016-07-15eko 2. berrikuspena), taximetro hauek biltzen dituena:
3.– Aurkeztu den dokumentazioa aztertu eta egiaztatu da 244/2016 Errege Dekretuaren eskakizunak betetzen direla.
Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da oinarri juridiko hauek aintzat hartzea:
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, hala ezarrita baitago Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan (2013-04-24ko EHAA).
2.– Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa egiteko bitartekoak ezarri zituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluan zehazten denaren arabera, industria alorrean eskumena duen organoak gaitu ahal izango ditu egiaztapen metrologikoak egiteko erakundeak, konponketen edo aldaketen ondorengo eta aldizkako egiaztapenak egin ditzaten.
3.– Neurtzeko tresnen kontrol metrologikoa arautzen duten oinarrizko legeak hauek dira: Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea eta lehe hori garatzen duen ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretua.
4.– Taximetroen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen azaroaren 22ko ITC/3709/2006 Agindua.
5.– Uztailaren 21eko ITC/2032/2006 Agindua, Taximetroen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen azaroaren 22ko ITC/3709/2006 Aginduaren eranskina aldatzen duena
Aipatutako legezko manuak eta aplikatu beharreko gainerako xedapen orokorrak aztertu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– ITA Asua SL hauen egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendun izendatzea (jakinarazpenetarako egoitza: Lermandabide kalea 13, Jundizko industrialdea, Vitoria-Gasteiz):
taximetroak.
Izendapen honen irismena ENACek emandako egiaztapenaren barnean hartutako tresnetan oinarrituta dago.
Erakunde horrek lurralde nazional osoan jardun dezake eta haren ziurtagiriek eta Estatuaren kontrol metrologikorako arauzko bestelako dokumentuek balio eta efikazia izango dute Estatuko edozein tokitan, ekainaren 3ko 244/2016 Errege Dekretuaren 57. artikuluarekin bat.
2.– 244/2016 Errege Dekretuaren 62. artikuluan adierazitakoarekin bat, ITA Asua SL izatez egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimenduna izateko, bi aste igaroko dira; hala izateko, bitartean, Administrazioko lankidetzarako erakundeak izendapenaren berri eman behar die gainerako Administrazio publiko eskudunei, eta ez da eragozpenik formulatu behar.
3.– Ematen den baimenari baldintza hauek ezartzea:
– Tresnak saiakuntzak gainditzen baditu, egiaztatu izanaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, kontrol metrologikoaren ziurtagiria emango da, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak ezartzen duenarekin bat.
– Saiakuntzak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko desgaituta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio.
Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jardueretan, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko abenduaren 21eko Ebazpenean adierazitakoa hartuko da kontuan, bertan baitaude ezarrita zein diren egiaztapen metrologikoko erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoan erabili behar dituzten etiketa metrologikoen formatuak eta edukiak; horretaz gain, egiaztapena gainditu ez duen tresnaren berri berehala emango zaio tresnari dagokion lurralde-ordezkaritzari.
– Egin beharreko egiaztapena egin ostean, ITA Asua SL sozietateak zigilatu egingo du tresna, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2016ko azaroaren 8ko Ebazpenean adierazitakoaren arabera (otsailaren 11ko Ebazpena aldatzen duena); izan ere, ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak ezarri ziren.
Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:
a) Bi aurpegiko zigiluak:
b) Zigilu itsasgarriak:
4.– ITA Asua SL enpresak zuzendaritza honi urtero jakinaraziko dio zein diren Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako saiakuntzei ezarritako tarifak.
5.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde baimendunak erregistratzeari dagokionez, zenbaki hau ematen zaio ITA Asua SL sozietateari: 01-OV-0001.
6.– ITA Asua SL enpresak hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: 32/2014 Legea; neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 244/2016 Errege Dekretua; izendapen honen oinarri juridikoetan adierazitako aginduak, eta kasuan kasuko ministerioak edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste edozein xedapen.
7.– Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren jardueretan, izendatutako erakundeak egindako jarduerak ikuskatzeko, esku hartzeko eta kontrolatzeko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio, baita Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako lurralde-ordezkaritzari ere. Gainera, baimena ematea ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen duela egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dira.
8.– Ebazpen hau eman eta gero, egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimendunaren izendapenerako aurkeztutako dokumentuetan egiaztatutako edozein inguruabar aldatzen bada, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.
9.– Egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimendunaren izendapen honek indarrean iraungo du baldin eta entitateak segitzen badu izendapenaren oinarri izan ziren eskakizunak betetzen. ENACek (Egiaztatze Erakunde Nazionala) emandako egiaztapena eten edo kenduz gero, izendapen hau ere ondoriorik gabe geratuko da automatikoki, harik eta zuzendaritza honek etete- edo kentze-prozedura hori ebazten duen arte.
10.– Erakunde jakinarazi gisa edo kontrol metrologikorako erakunde gisa eta egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimendun gisa jardunez gero, F modulurako izan ezik, begiratu eta zorrotz errespetatuko da interes-gatazka ez egotea ez bezeroarengatik ez produktuarengatik (kontrol metrologikoa igaro behar duten neurketa-tresnak fabrikatzeko, merkaturatzeko eta konpontzeko jarduerak, barnean hartuta zerbitzuak ematekoak; horretaz gain, erreparatuko zaie arau edo jarraibide estatal eta erkideekiko bateraezintasunei ere. Ezin izango dira inola ere lanak azpikontratatu kontrol metrologikoa igaro behar duten neurketa-tresnak konpontzen dituztenekin.
11.– Urtero eta, ahal dela, urteko lehenengo hilean, egiaztapen metrologikoa egiteko erakunde baimendunak memoria bat helaraziko die Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari eta Arabako lurralde-ordezkaritzari, eta han zehaztuko ditu EAEn egindako jarduerak eta jazo diren gorabeherak. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenen berri emango zaio dagokion ordezkaritzari, sei hilerik behin.
12.– Dagokion lurralde-ordezkaritzari behar besteko aurretiaz jakinaraziko zaio zer egiaztapen egin behar duen. Epeak kasu bakoitzean ezarriko dira.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 12a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.