EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017092

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita helburu hau duen zerbitzu-kontratu administratiboaren lizitazioaren berri: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren prentsa, irrati eta telebistako publizitate tarteak planifikatu eta erostea (Espedientea: A-004/DEPS2017).

Xedapenaren data: 2017-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201702436
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea, 1.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
4) Telefonoa: 945 01 64 13.
5) Telefaxa: 945 01 94 51.
6) Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintza aurkezteko azken egunera arte.
d) Espediente-zenbakia: A-004/DEPS2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
c) Loteak: ez.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: 16 hilabete.
f) Luzapena onartzea: bai.
g) CPV (nomenklatura-erreferentzia). 79341200-8.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa esleitzeko zenbait irizpide (190 puntu).
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: Eskaintza ekonomikoa (146 puntu).
– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: kudeaketa teknikoa (44 puntu).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.363.636,36 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: 619.834,71+ 130.165,29, BEZari dagozkionak. Guztira: 750.000,00 euro.
6.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29. puntua.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 29a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen agirian eta oinarri teknikoen agirian zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1.– Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila:
2.– Helbidea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistroa, Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua.
3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen den egunetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2017ko ekainaren 2a.
5) Ordua: 10:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2017ko ekainaren 13a.
5) Ordua: 10:00ak.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2017ko apirilaren 18.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 2a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.