EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017092

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 2koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez behin betiko onartzen baita Hondarribiko portua antolatzeko plan bereziaren bigarren aldaketa puntuala, zeinak babes-portuaren eremuaren eta portu-eremuaren erabilera- eta -eraikuntza-araubideari eragiten baitio.

Xedapenaren data: 2017-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201702431
Maila: Agindua
1.– Ingurumen eta Lurralde Plangintzako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 4ko Aginduaren bidez hasierako onespena eman zitzaion Hondarribiko portua antolatzeko plan bereziaren bigarren aldaketa puntualari, zeinak babes-portuaren eremuaren eta portu-eremuaren erabilera- eta -eraikuntza-araubideari eragiten baitio, eta, erabaki zen jendaurrean jartzea hogei eguneko epean, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 95.2. artikuluan eta, loturagatik, 97. artikuluan.
2.– Jendaurreko erakustaldiaren izapiderako, 2016ko otsailaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta 2016ko otsailaren 18ko «Noticias de Gipuzkoa» eta «Diario Vasco» egunkarietan iragarkiak jarri ziren. Epe horretan, alegazio-idazki bat aurkeztu zuen Hondarribiko San Pedro Marinelen Kofradiak, eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak idazkia aztertu eta haren gaineko txostena egin zuen, bera baita erreferentziako dokumentuaren sustatzailea.
3.– Jendaurreko erakustaldiaren ondorioz, 2016ko irailean, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak plan bereziaren aldaketa honen testu bategina egin zuen.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 97.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, Hondarribiko Udalari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari txostena eskatu zitzaien.
5.– Lurraldea Antolatzeko Batzordeko Gipuzkoako Hirigintza Plangintzaren Atalak aldeko txostena eman zuen uztailaren 13ko 5/2016 saioan.
6.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2016ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez behin-behinean onartu zen Hondarribiko portua antolatzeko plan bereziaren bigarren aldaketa puntualaren espedientea, babes-portuaren eremuaren eta portu-eremuaren erabilera- eta -eraikuntza-araubideari eragiten diona.
7.– 2015eko urriaren 7an, Itsasertzaren eta Itsasoaren Iraunkortasunaren Zuzendaritza Nagusiak espedientearen txostena egin zuen, eta testua egiteko kontuan hartu zituen egindako ohar guztiak. Horren ostean, 2017ko otsailaren 9ko idazki baten bidez, beste txosten bat eskatu zitzaion Itsasertzaren eta Itsasoaren Iraunkortasunaren Zuzendaritza Nagusiari; hala ere, gaur egun oraindik jaso ez denez, Kosten uztailaren 28ko 22/1998 Legearen 117. artikuluan adierazitako epea amaitu da.
8.– Beste alde batetik, 2015eko ekainaren 12ko idazki baten bidez, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak adierazi zuen planteatutako aldaketa horrek ez duela ingurumen-inpaktu esanguratsurik eragingo; beraz, aldaketa horretarako ez dela ingurumen-inpaktu estrategikoaren prozedura behar, bat etorrita Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearekin.
9.– Plan bereziaren aldaketa izapidetzeari dagokionez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 97. artikuluan xedatutakoarekin bat eta, loturarengatik, lege beraren 95. eta 96. artikuluetan xedatutakoarekin bat, Eusko Jaurlaritzari dagokio, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bidez, espediente hau behin betiko onartzea, sektore-eskumenaren ondorioz formulatutako plan berezi bat aldetzeko delako.
Aplikatu beharreko legeria aztertu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Behin betiko onartzea Hondarribiko portua antolatzeko plan bereziaren bigarren aldaketa puntuala, babes-portuaren eremuaren eta portu-eremuaren erabilera- eta -eraikuntza-araubideari eragiten diona, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak sustatua.
Seigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Hirugarrena.– Espedientearen eginbideetarako, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak eman beharko du Hondarribiko portua antolatzeko plan bereziaren bigarren aldaketa puntualaren dokumentuaren testu bategina, zeinak babes-portuaren eremuaren eta portu-eremuaren erabilera- eta -eraikuntza-araubideari eragiten baitio.
Agindu hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du; beraz, honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hileko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 2a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.