EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017092

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mende dauden maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioren arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-05-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201702419
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/10/27an argitaratutako 2016/10/24ko AGINDUA [201604540]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko martxoaren 23ko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendeko maisu-maistren kidegoko funtzionario irakasleen arteko estatu mailako 2016/2017ko lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin-behineko destinoak.
Ebazpen horren kontra aurkeztu diren erreklamazioak aztertu dira, eta onartu diren uko-egiteak sartu dira. Halaber, behin-behineko esleipenaren ondoren sartu dira behin betiko merezimenduen baremoan egon diren aldaketak, aurkeztu diren gorako hainbat errekurtso onartu izanagatik.
Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketarako deia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko urriaren 24ko Aginduaren hogeita zortzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat (2016ko urriaren 27ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoko irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak onartzea, segidako zerrendetan agertzen diren bezala:
I. eranskina, destinoa esleitu zaien maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioen parte-hartzaileen zerrenda.
Bigarrena.– Aipatutako eranskinak www.irakasle.eus webgunean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ikusgai egon daitezen. Aipatutako lekuan erakusgai jarriko da, orobat, ukoen eta baietsitako, ezetsitako eta partzialki baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, eta ezetsitako arrazoiak ere aipatuko dira.
Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte, 2017ko irailaren 1etik hasita; jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek, ordea, 2017ko abuztuaren 31n izango dituzte ondorioak.
Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira maisu-maistrei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eska.
Bostgarrena.– Aurtengo lekualdatze-lehiaketan Euskal Autonomi Erkidegoan behin betiko destinoa lortu duten beste autonomia-elkarte bateko funtzionarioek agiri hau aurkeztu beharko dute: epai irmo baten bidez sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren bategatik zigortuak izan ez direla adierazten duen ziurtagiria, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak egina. Delitu horren barruan sexu-erasoak eta -gehiegikeriak, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen usteltzea sartzen dira, baita gizakien salerosketa ere. Ez dute aurkeztu beharko Hezkuntza Sailari espresuki baimena eman badiote aipatutako datua kontsultatzeko, elkarreragingarritasunaren sistema elektronikoen bitartez (bere eremu mugatuaren bidez –erabiltzaile eta pasahitza– bete behar du izapide hori «Adingabearen babesa» atalean).kizunak betetzen direla.
Seigarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Aitzitik, irakasle-kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2017-2018ko ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, EHAAn behin betiko destinoen esleipenaren agindua publikatu osteko hamar egun naturaletan. Hala egin ezean, jardun aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza hutsetzat joko dira eta hezkuntza-administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.
Zazpigarrena.– Lekualdatze-lehiaketa horretan parte hartu duten maisu-maistrek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hileko epeak bukaturik egon beharko du.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.