EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017090

IRAGARKIA, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoak egokitutako «proTRANS» enpresa hornitzaileen sistemarena.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2017-05-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201702403
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde esleitua.
a) Izena: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Helbidea: Atxuri 6.
c) Herria: Bilbao.
d) Posta kodea: 48006.
e) Telefonoa: 94 401 99 00.
f) Faxa: 94 401 99 16.
g) Posta elektronikoa: contratacion@euskotren.eus
2.– Sailkapen sistemaren bidez hornituko diren lanen, zerbitzuen eta ondasunen deskribapena.
1. taldea: Obrak eta instalazioak.
1) Trenbide Lanak azpiegituran.
2) Obrak orokorrean.
3) Elektrifikazioa.
4) Instalazioak lokaletan eta eraikinetan.
5) Segurtasun instalazioak.
6) Trenbide segurtasuneko instalazioak.
7) Ustiapen eta telekomunikazio sistemen instalazioak.
8) Geltokien horniketa instalazioa.
9) Horniketa industrialaren instalazioa.
2. taldea: Mota orokorreko produktuak.
1) Materialak orokorrean.
2) Taldea eta material elektrikoa.
3) Hodiak eta osagarriak.
4) Talde mekanikoak eta tailerrekoa.
5) Arropa, oinetakoak eta segurtasuneko talde pertsonala.
6) Ibilgailu industrialak.
7) Energia, ura, olioak, gasak eta petroliotik findutako produktuak.
8) Bulegoko materiala, taldeak eta horniketa informatikoak.
9) Ibilgailuen akabera hornikuntza (trenbide sektoreari eta autobusei komuna).
3. taldea: Trenbide sektoreko produktuak.
1) Material mugikorra.
2) Kutxa.
3) Bogieak.
4) Trenbideko talde pneumatikoa.
5) Trenbideko talde elektrikoa (nagusia eta laguntzailea).
6) Instalazio finkoetarako, trenbidetarako eta lanetarako materiala.
7) Bestelako hornikuntzak trenbidekoak espezifikoki.
4.taldea: Garraio sektoreko produktuak autobusean.
1) Autobusen hornikuntza.
2) Mekaniko elektriko taldea.
3) Bastidorea.
4) Karrozeria eta akabera.
5) Autobusean garraio sektoreko bestelako berariazko hornikuntza.
7. taldea: Mota orokorreko zerbitzuak.
1) Eraikinen eta instalazioen mantentzea.
2) Informatika zerbitzuak, erreprodukzioarena eta telekomunikazioarena.
3) Segurtatze, banku, legezko eta erlazionatutako zerbitzuak.
4) Garbitasun eta hondakinen kudeaketako zerbitzuak.
5) Alokatzea, rentinga eta leasinga.
6) Zaintza eta segurtasuna.
7) Aholkularitza, ingeniaritza eta asistentzia teknikoa.
8) Garraioak, bidaiak eta erlazionatutako zerbitzuak.
9) Bestelako zerbitzu orokorrak.
8. taldea: Trenbide sektoreko berariazko zerbitzuak.
1) Material mugikorraren konponketa.
2) Material mugikorraren mantentzea.
3) Bestelako trenbide zerbitzuak.
9. taldea: Autobusez garraio sektoreko berariazko zerbitzuak.
1) Autobusen mantentzea.
2) Instalazioen mantentzea.
3) Autobusez garraio sektoreko berariazko bestelako zerbitzuak.
Sailkapena CPV (Kontratu Publikoen Hiztegi Komuna).
09000000, 09123000, 18000000, 18110000, 18113000, 18100000, 35113400, 18200000, 19000000, 03410000, 30197600, 09100000, 09134200, 24000000, 24322220, 24510000, 39800000, 24951311, 19520000, 34351100, 14800000, 34900000, 42965000, 30190000, 30230000, 31600000, 31681410, 32523000, 34000000, 34121100, 34300000, 39000000, 35121300, 45300000, 50000000, 55900000, 60000000, 60400000, 64200000, 66000000, 72000000, 79200000, 71300000, 75000000, 79340000, 09135110, 44113600, 33199000, 18114000, 18140000, 18300000, 18800000, 44112240, 22000000, 09134100, 09211100, 24111000, 24324300, 33600000, 39831200, 19720000, 30162000, 39100000, 42111000, 30000000, 30237300, 31000000, 31680000, 32000000, 33000000, 34120000, 34144000, 42000000, 14900000, 45220000, 45350000, 50110000, 55000000, 63000000, 65000000, 66500000, 70000000, 76000000, 18130000, 19510000, 34352200, 35000000, 39300000, 51000000, 09134230, 09134231, 09134000, 19730000, 39200000, 44000000, 31300000, 79100000, 71000000, 90510000.
3.– Sailkapenerako bete beharko diren baldintzak sistemaren arabera eta egiaztatze-metodoak.
Eusko Trenbideak, Ferrocarriles Vascos, S.A.U., aurrerantzean Euskotren, honako enpresekin: Metro de Madrid, S.A., Empresa Municipal de Transportes de Madrid, S.A., Empresa Municipal de Transporte de Valencia, S.A., Euskal Trenbide Sarea, S.A., Ferrocarrils de la Generalitat de Catalunya, Ferrocarrils de la Generalitat Valenciana, Ferrocarril de Soller, S.A., Metro Bilbao, S.A., Metro de Málaga, S.A., Metropolitano de Tenerife,S.A., Mintra-Madrid, Infraestructuras del Transporte, Transportes de Barcelona, S.A., Ferrocarril Metropolitá de Barcelona, S.A., Transportes Urbanos de Sevilla, S.A.M., «proTRANS» deritzon Hornitzaile Enpresen Erregistro sistema komuna ezarri du, eta horren helburua modu eraginkor batean enpresa hornitzaile eta kontratistei erregistratzen utziko dien tresna bat izatea da.
Enpresa Hornitzaileen Erregistroa oinarrizko ezaugarrien arabera egiten da, eta bereziki, erabiliko diren elementu pertsonalei, materialei, ekonomikoei eta teknikoei eskatzen duten produktu edo zerbitzu mailarekin erlazioan. Enpresa hornitzaileak galdeketa bat bete beharko du eta eskatzen den dokumentazioa igorri, eta baita sinatutako Deklarazioa ere.
Galdeketan honako alderdiak aztertuko dira: konpainiako informazio orokorra eta Merkataritza-Erregistroko datuak edo baliokidea, harremanetako pertsona, gako-pertsona eta langile kopurua, biltegiak eta enpresako ekoizpen zentroak, elkartutako konpainiak, azken urteetako kontularitza eta finantza datuak, banketxea eta kontu-ikuskari nagusia, arrisku profesionalen segurtatzea, kalitateko segurtatze sistemari buruzko informazioa, ingurumen kudeaketa eta lan arriskuen prebentzioa, lan bakoitzerako zehaztutako informazioa, produktua edo hautatutako zerbitzua (erreferentziak barne).
«proTRANS-era» sarrera etengabe irekita dago interesa duen edozein enpresa hornitzailerako.
4.– Sailkapen sistemaren iraupena eta berrikuntzarako izapideak.
Euskotrenek erabilitako berezko Sailkapen propioak, mugagabeko iraupena dauka, eta baita Sistema horrek erabilitako «proTRANS» Enpresa Hornitzaileen Erregistroa ere.
«proTRANS-en» dagoeneko erregistratutako enpresa hornitzaileek urtero Erregistro delakoan izen ematea berritu behar dute, 3. puntuan adierazitako informazioa gaurkotuz.
6. puntuan izen ematea bideratzeko zein helbidera zuzendu behar den adierazten da.
Egun «proTRANS-en» izen emanda dauden enpresa hornitzaileek edo bertan izena ematea eskatu badute, bere erregistroa ez dute zertan berriro eskatu beharrik.
5.– Lizitazio deialdia.
Iragarki honek prozedura negoziaturako edo mugaturako balio du. Euskotrenek horretarako «proTRANS» Enpresa Hornitzaileen Erregistro Sistema erabiltzen du 2. puntuan aipatutako produktu eta zerbitzu taldeetan sartutako mailetarako.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.
«proTRANS» eguneko kudeaketa eta operazioa Achilles South Europe, S.L.U. enpresara fidatu da. Jarduera prozedurak zehazten duen sistemaren espezifikazioak eta sisteman parte hartzeko beharrezko dokumentazioa honako helbidean batu daiteke:
Erregistro Saila, Achilles España, S.L.; General Ramírez, 8-10 1.º, E-28020 Madril. Telefonoa: (34) 91 426 49 35. Faxa: (34) 91 426 49 11. E-maila: comunicados.ase@achilles.com
Dokumentazio hau web orrialdean ere kontsulta daiteke: http://www.achilles.com/spain
7.– Bestelako informazioak.
Sistemak lehen fase bat osatzen du, Euskotreneko sailkapen prozesu aurretik. Konpainia honek sailkapen fase gehigarriak ezar dezake, horretarako berariazko jarduera sektoretan gehigarrizko irizpideak zehaztuz. Sistema Euskotrenek erabil dezake eskaintzak aurkeztera gonbidatu izango diren enpresa hornitzaileen hautaketa burutzeko oinarri bezala. Ezarritako «proTRANS» Hornitzaileen Erregistro Sisteman erregistratutako enpresak, eskaintzen aurkezpenean, dagokion administrazio dokumentazioan, salbuetsita daude.
Euskotrenek 2. puntuan adierazitako produktu eta zerbitzu mailetan, urriaren 30eko 31/2007 Legeari lotutako eskaintzak aurkezteko hautagai enpresen hautaketarako oinarri bezala «proTRANS» erregistroa erabiltzen du.
Horrelakoetan, Euskotrenek burutzen dituen dagokien lanen, horniketen eta zerbitzuen esleipen mugatutako eta negoziatutako prozeduretan eskaintzak aurkeztu ahal izateko, interesa duten enpresak, baldintza orokorreko eta partikularreko agirietan ezarritako baldintza zehatzen kalterik gabe, «proTRANS» Hornitzaileen Erregistro Sisteman erregistratuta egon dagozkion taldeetan edo azpitaldeetan. Halere, «proTRANS» Erregistroan izena lortu izanak ez du bermatzen hornitzaileak eskaintzak aurkeztera gonbidatutako hornitzaileen zerrendetan sartua izatea, edo izen emateak iraun bitartean kontraturen baten enpresa esleipenduna izatea.
Baldintza hau, aurrekontuen arabera, Kontratu mota bakoitzerako, urriaren 30eko 31/2007 Legeak adierazitako zenbatekoa izatea aipatutako taldeetakoak edo azpitaldeetakoak izan arren lanen, produktuen eta zerbitzuen esleipenerako izan daiteke exijitua ez izatea.
Sistemak aurretiaz Euskotrenek izandako datu-baseak ordezkatzen ditu, hori dela eta bertan erregistratutako enpresa hornitzaileei «proTRANS-en» erregistratzeko gonbitea egiten zaio eskaintzak aurkeztera gonbidatutako hautagaien hautaketetan jarraitu nahi badute kontuan hartua izatea.
Egokia deritzonean, Euskotrenek, berariazko kontratuen iragarkiak argitara dezake delako edozein mailatarako.
Bilbao, 2017ko maiatzaren 3a.
Zuzendari nagusia,
IMANOL LEZA.