EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017090

IRAGARKIA, prentsan, irratian, telebistan, kanpoaldean eta on-line publizitate-guneak planifikatu eta erosteko zerbitzuaren administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: 08LHK/08S/2017).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-05-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201702396
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lehendakaritza.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia.
c) Espedientearen zenbakia: 08LHK/08S/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu mota: zerbitzu-kontratua.
b) Helburua: prentsan, irratian, telebistan, kanpoaldean eta on-line, publizitate-guneak planifikatu eta erostea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa, Espainiar estatua eta aldizka atzerrian.
e) Burutzeko epea: kontratua sinatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, 2018ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: zenbait irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 661.157,03 euro; BEZa (% 21): 138.842,97 euro. Guztira: 800.000 euro.
5.– Bermeak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Webgunea: www.contratacion.euskadi.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko ekainaren 6an, 11:00ak arte izango da.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak: administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulen bitartez baloratuko diren irizpideak: 75 puntu, gehienez.
– Agentziaren izapide komisioa: 7 puntu, gehienez.
– Tarifa ofizialetan ezarritako deskontua: 68 puntu, gehienez.
b) Balio judizioen bidez baloratuko direnak: 25 puntu, gehienez:
– Lan-metodologia eta -jardunbidea: 10 puntu, gehienez.
– Jarraipen ekonomikoa: 6 puntu, gehienez.
– Kanpaina baten plangintza: 9 puntu, gehienez.
9.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko ekainaren 6ko 11:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak onartzea: ez.
10.– Eskaintzak irekitzea:
C gutun-azalak irekitzea: 2017ko ekainaren 16ko 12:00etan.
B gutun-azalak irekitzea: 2017ko ekainaren 23ko 12:00etan.
a) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
11.– Bestelako argibideak: ez.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2017ko apirilaren 25a.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.