EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017088

EDIKTUA, merkataritza-arloko 700/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-04-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201702345
Maila: Ediktua
Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.
Errekurtsoa: merkataritza-arloko 700/2016 apelazio-errekurtsoa.
Errekurtsogilea: Talleres Navales del Rio Piedra, S.L.
Abokatua: Iñigo, Bengoa Legorburu.
Prokuradorea: María Basterreche Arcocha.
Alderdi errekurritua: Constrular 10, S.L. eta Marcos Gorostegui Arriero.
Gaia: judizio arrunta.
Errekurtso horretan, epaia eman da 2017-01-13an. Hona hemen epaitza:
EPAITZA
Partez baiesten dugu Talleres Navales del Rio Piedra, S.L.k María Basterreche Arcocha prokuradoeak lagundurik aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Merkataritza-arloko 2. zenbakiko Epaitegiak 643/15 prozedura arrunteko autoetan emandako 2016ko maiatzaren 6ko Epaiaren aurkakoa; epai hori errebokatzen dugu, eta partez baiesten Talleres Navales del Rio Piedra, S.L.k Constrular 10, S.L. eta Marcos Gorostegui Arrieroren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Constrular 10, S.L. merkataritza-sozietatea kondenatzen dugu Talleres Navales del Río Piedra, S.L. auzi-jartzaileari hiru mila berrehun eta hogeita hamaika euro eta laurogeita zazpi zentimo (3.231,87 euro) ordaintzera, gehi legezko interesak eta sortutako prozesuko kostuak. Aldiz, Maros Gorostegui Arriero absolbitzen dugu hasierako demandan bere aurka aurkeztutako uzietatik, eta auzi-jartzaileari ezartzen dizkiogu berari eragindako prozesuko kostuak. Ez da egiten gora jotzeko errekurtso honetan sortutako kostuei buruzko berariazko aipamenik.
Itzul bekio errekurritzeko aurkeztutako gordailua Talleres Navales del Rio Piedra, S.L.ri; hartarako, dagokion epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.
Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).
Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).
Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4714 0000 00 0700 16. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatu dugu.
Argitalpena.– Aurreko epaia sinatzen duten magistratuek eman eta argitaratu zuten, eta magistratu txostengileak irakurri zuen 2017ko urtarrilaren 18an, eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizen honek, hala egiaztatzen dut.
Constrular 10, S.L. eta Marcos Gorostegui Arriero demandatu apelatuen egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko apirilaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.