EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017088

EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 5ekoa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2017ko apirilaren 27koa, argitaratu egiten duena lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen deialdia, 2017. urtekoa, Euskadiko Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Xedapenaren data: 2017-05-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201702341
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/05/02an argitaratutako 2017/04/27ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201702165]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako akatsak aurkitu dira honako honetan: Ebazpena, 2017ko apirilaren 27koa; horren bidez, lehentasunez langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako diru-laguntzen deialdia argitaratzen da, 2017. urterako, Euskadiko enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan. Zehazki, 2017ko maiatzaren 2ko 81 zenbakiko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, eta honako hauek zuzendu behar dira:
– 2017/2165 (54/16) eta (54/17) orrialdeetan, 8.1 artikuluaren b.4 atalean, hau esaten duen lekuan:
«b.4.– 2016ko langabeen prestakuntzari lehentasunez zuzendutako diru-laguntzen deialdiaren ekintza-lerro guztietan emandako diru-laguntzen betearazpen-maila. Adierazle horrek benetan hasitako prestakuntza-ekintzen eta onartutako prestakuntza-ekintzen arteko proportzioa neurtzen du:
– Onartutako ekintzen % 90 eta 100 artean: 3 puntu.
– Onartutako ekintzen % 80 eta 90 artean: 2 puntu.
– Onartutako ekintzen % 70 eta 80 artean: Puntu bat.
– Onartutako ekintzen % 70 baino gutxiago betetzea: 0 puntu.»
hau esan behar du:
«b.4.– 2016ko langabeen prestakuntzari lehentasunez zuzendutako diru-laguntzen deialdiaren ekintza-lerro guztietan emandako diru-laguntzen betearazpen-maila (IFKren arabera kalkulatua). Adierazle horrek benetan hasitako prestakuntza-ekintzen eta onartutako prestakuntza-ekintzen arteko proportzioa neurtzen du:
– onartutako ekintzen % 90 edo gehiago: 3 puntu.
– onartutako ekintzen % 80 edo gehiago eta % 90 baino gutxiago: 2 puntu.
– onartutako ekintzen % 70 edo gehiago eta % 80 baino gutxiago: puntu bat.
– onartutako ekintzen % 70 baino gutxiago: 0 puntu.»
– 2017/2165 (54/35) orrialdean, II. eranskinean, A.1.a) atalean, A moduluari dagokionean: Pertsonal-kostua, hitzarmen-kolektiboak erlazionatzen diren koadroaren aurretik, paragrafo hau gehitzen da:
«Prestakuntza emango duen entitatea sozietate kooperatiboa edo jarraian zehazten den koadroko hitzarmenetatik kanpoko bat duen entitatea bada (aldizkari ofizialean argitaratua), aplikatuko da ondoko formulatik lortzen den modulua. Dena dela, A modulua gutxienez izango da 3 euro/orduko/ikasleko.
– 2017/2165 (54/36) orrialdean, II. eranskinean, A.1 ataleko b.2.1 puntuan, hau esaten duen lekuan:
hau esan behar du:
– 2017/2165 (54/52) orrialdean, III. eranskinean, hau esaten duen lekuan:
hau esan behar du:
Vitoria-Gasteizen, 2017ko maiatzaren 5a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.