EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017088

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Agindua (2016-2017 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituena, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere).

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-05-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201702333
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/07/12an argitaratutako 2016/06/30reko AGINDUA aldatzen du [201603100]

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatua) ikasleek Batxilergoa amaitzean banan-banako ebaluazioak egitea aurreikusten du 36 bis artikuluan.
Abenduaren 9ko 5/2016 Legegintzako Errege Dekretuak (hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa ezartzeko zehaztutako egutegia zabaltzeko premiazko neurriei buruzkoa) lehenengo artikuluko 3. puntuan dio, hezkuntzaren aldeko Estatuko itun sozial eta politikoaren ondoriozko araudia indarrean jarri arte, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 36 bis artikuluan aratutako batxilergoko ebaluazioa egingo dela, soilik graduko unibertsitate-irakaskuntza ofizialetara sartzeko asmoa duten ikasleen kasuan.
Uztailaren 29ko 3210/2016 Errege Dekretuari jarraikiz, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Ministerioaren agindu baten bidez, aipatu ebaluazioko proben ezaugarriak, diseinua eta edukia ezarriko ditu, bai eta lortutako kalifikazioak berrikusteko prozedurak ere.
Abenduaren 22ko ECD/1941/2016 Aginduak (2016/17 ikasturterako Unibertsitatera Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia, eta ebaluazioa egiteko eta kalifikazioak berrikusteko prozeduraren epeak zehazten dituena) onartzen ditu, bere izenak dioen bezala, 2016/2017 ikasturterako Unibertsitaterako sartzeko Batxilergoaren ebaluazio-proben ezaugarriak, diseinua eta edukia, eta haren ohiko deialdia 2017ko ekainean egingo da.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 30eko Aginduak, 2016-2017 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituenak, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere (uztailaren 12ko EHAA, 132. zk.), VI. eranskineko (Beste zerbitzu batzuk emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoen tarifak) 1.1 epigrafean zehazten du «Unibertsitatean sartzeko gaitasun-probak eta irakaskuntzetan sartzeko berariazko probak» egiteko prezioa.
Horrenbestez, prezio publikoen egungo agindua araudi berrira egokitu behar da, eta, beraz, xedapen honen bidez zehaztu eta ezarri da Unibertsitatera sartzeko eta bertan onartzeko ebaluazio-proba berriaren prezio publikoa, bai eta unibertsitate-irakaskuntzetara sartzeko berariazko probena ere, 2016-2017 ikasturterako.
Hori guztia dela eta,
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren Aginduaren (2016-2017 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzen dituena, bai eta horien salbuespen eta murrizketez baliatzeko baldintzak ezarri ere) VI. eranskineko (Beste zerbitzu batzuk emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoen tarifak) 1.1 epigrafea aldatzea; honela geratuko da:
AZKEN XEDAPENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.