EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017087

IRAGARKIA, Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2017ko apirilaren 26ko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baita «Industria Digitala 2017» programa arautzen duen araudia.

Xedapenaren data: 2017-04-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201702331
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/04/27an argitaratutako 2017/04/12ko IRAGARPENA aldatzen du [201702145]

Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ko (SPRI) zuzendari nagusiaren 2017ko apirilaren 26ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen «Industria Digitala 2017» Laguntza Programaren aldaketa, eta hauxe da ebazpen horren edukia:
Sociedad para la Transformación Competitiva-Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Sailaren menpeko sozietate publikoak, hainbat ekintza egiten ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) industria, lehiakortasuna, enpresen arteko lankidetza, ikerketa eta enpresen garapena sustatzeko.
Zentzu horretan, SPRIk hainbat ekintza garatzen ditu Euskadiko Agenda Digitala 2015 eta Europarako Agenda Digitala 2020 Planetan jasotako helburuak betetzeko. Ekintza horien artean aipatzekoak dira Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKTak) euskal enpresetan txertatzea helburu duten laguntza programak.
Ondorioz, Laguntza Programa hau diseinatu da industri arloko ETEetan EIKTak sartzen laguntzeko.
Gorago adierazitakoaren arabera, hauxe
ERABAKI DUT:
Lehenengoa.– «Industria Digitala 2017» Laguntza Programaren araudiko 13. artikuluaren aldaketa onartzea; honela geldituko da:
13. artikulua.– Laguntza eskaerak aurkezteko epea eta Programaren indarraldia.
Laguntza eskaerak aurkezteko epea Programa Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 09:00etan (penintsulako ordua) hasiko da, eta 2017-09-22ko eguerdiko 15:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.
Laguntza eskaera eta horrekin batera aurreko artikuluan eskatzen den dokumentazioa, diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira.
Salbuespen gisa, tramitaziora onartuko dira 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuen laguntza eskaerak, baldin eta eskaera aurkeztean aribidean badaude, eta betiere, eskaerak araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkezten badira.
Bigarrena.– «Industria Digitala 2017» laguntza programen araudia aldatzen dituen ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Bilbao, 2017ko apirilaren 26a.
Zuzendari nagusia,
ALEXANDER ARRIOLA LIZARRITURRI.