EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2016087

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 261/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2016-11-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201702320
Maila: Ediktua
Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 261/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Ali Lema Ekila.
Alderdi demandatua: Renathe Imgonga Bomuka.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:
107/2016 EPAIA
Epailea: Patricia Navas Catala andrea.
Lekua: Balmaseda (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita hamarra.
Alderdi demandatzailea: Ali Lema Ekila.
Abokatua: Iker Marcos Angulo.
Prokuradorea: Elena Ruiz Martinez.
Alderdi demandatua: Renathe Imgonga Bomuka.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: ezkontzaz kanpoko neurriak.
EPAITZA
Baietsi egiten dut epaitegietako prokuradore Elena Ruiz Martínez andreak Ali Lema Ekila jaunaren ordezkari gisa sustatutako demanda, Renathe Imgonga Bomukaren aurkakoa (auzi-ihesean deklaratua), eta ministerio fiskala parte izan dela; beraz, guraso eta seme-alaben arteko honako neurri hauek ezartzen ditut, bien alabari dagokionez:
– Gurasoak batera baliatuko dira guraso-ahalaz.
– Zaintza eta jagoletza amari dagozkio.
– Etxebizitzaren erabilera eta gozamena (Villa Gernika kalea 3, 3A Zalla) zaintza ez duen aitari dagokio.
– Zaintzarik ez duen gurasoaren bisita-erregimena dela-eta, honela ezarri da:
Bi astebururik behin, ostiraleko 17:00etatik igandeko 19:30era arte, gauak ere berarekin emanda; eta adingabea bakoitzaren etxebizitzetan jaso eta uzteko orduan txandakatu egingo dira. Horretaz gain, aste barruan bi egunetan ere egongo da, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era.
Gabonetako oporrei dagokienez, bi aldi zehazten dira: eskola-oporren hasieratik abenduaren 30eko 19:30era arte, eta abenduaren 30eko 19:30etik eskola-oporren azken egunera arte.
Urte bikoitietan aita egongo da alabarekin lehen aldian, eta ama, berriz, bigarren aldian, eta hurrengo urteetan txandakatu egingo dira.
Aste Santuko oporrak bi astetan banatuko dira, astelehenetik igandera, eta, horrela, aita bigarren astean egongo da alabarekin, eta ama, berriz, lehen astean; eta hurrengo urteetan txandakatu egingo dira; araubide hori aitari dagokio urte bikoitietan eta amari urte bakoitietan.
Udako oporrei dagokienez, bi zati berdinetan banatu eta gozatuko dira, ikasturtea amaitzen denetik hurrengo ikasturtea hasi arte. Bisita-aldiak, gaur egun adingabeak daukan adina kontuan hartuta, hamabostalditan banatuko dira, txandakatuta. Aitak urte bikoitietan aukeratuko du noiz nahi duen hasi bisita-aldia; amak, ordea, bakoitietan.
Bisita-aldietatik kanpora, aita alabarekin edozein baliabideren bidez (idatziz, telefonoz, etab.) jarri ahal izango da harremanetan, baldin eta komunikazio horiek ezorduetan ez badira edo adingabearen okupazioak edo betebeharrak eragozten ez badituzte.
Mantenu-pentsioa dela-eta, hilean 100 euro ordaindu beharko ditu alabaren alde. Kopuru hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratzen duen KPI Kontsumorako Prezioen Indizean izandako aldakuntzen arabera. Era berean, adostuta edo, adostasunik egon ezean, ebazpen judizial bidez onartutako ezohiko gastuen % 50 ere ordainduko du, urgenteak izan ezik.
Epai honetan hartutako neurriak eten egingo dira harik eta adingabearen etxebizitza lurralde nazionalean zein den jakin arte.
Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen da demandatua.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (4780000039026114). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko azaroaren hogeita hamarrean.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, bulego judizialeko iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea ebatzi da, epaiaren jakinarazpen-eginbidea burutzeko.
Balmaseda (Bizkaia), 2016ko azaroaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.