EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017087

AGINDUA, 2017ko apirilaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Gaixotasun Arraroen Aholku Batzordearen osaera.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-04-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201702318
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/01/27an argitaratutako 2014/01/10reko AGINDUA [201400342]

Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoaren esparruan, Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren bidez, Gaixotasun Arraroen Aholku Batzordea eratu zen.
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko irailaren 14ko Aginduaren bidez, batzorde horretako kideak izendatu ziren, eta, Osasuneko sailburuaren 2014ko urtarrilaren 10eko Aginduaren bitartez, batzordearen osaera eguneratu zen.
Kide anitzeko organo hori osatzen duten pertsona batzuen lanbide-egoera aldatu egin da, eta, horrez gain, Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan aurreikusitako epea igaro egin da. Horren ondorioz, batzordearen osaera eguneratu behar da.
Horrenbestez, eta Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren 6.1 artikuluak eta 2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren 3. artikuluak ematen dizkidaten ahalmenekin bat etorriz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Gaixotasun Arraroen Aholku Batzordearen osaera eguneratzea, baldintza hauetan:
● Batzordeburua: Miren Nekane Murga Eizagaechevarria. Kargua hutsik dagoenean, edo karguduna ez badago edo gaixorik badago, haren ordez, María Dorronsoro Iraeta arituko da.
● Idazkaria: Enrique Peiró Callizo.
● Bokalak, kasu bakoitzean adierazten diren erakundeen ordezkari gisa:
– Euskal Herriko Pediatria Elkartea: Luis Castaño González.
– Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkartea: Antonio Cea Rey.
– Barne Medikuntzako Euskal Elkartea: Leticia Ceberio Hualde.
– FEDER Gaixotasun Arraroei buruzko Espainiako Federazioa: Juana María Sáenz Rodríguez.
– Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua: José Antonio de La Rica Jiménez.
– EAEko Neurologia Elkartea: Adolfo López de Munain Arregui.
– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu sanitarioak:
▪ Cristina Aguirre Rodríguez.
▪ Itziar Astigarraga Aguirre.
▪ Blanca Gener Querol.
▪ Igor Gómez Zarate.
– Osasun Saila:
▪ Olatz Mokoroa Carollo.
▪ Luis M.ª Oregi Lizarralde.
– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Osasun Laguntzako Zuzendaritza:
▪ María García Barcina.
▪ M.ª Blanca Segurola Lázaro.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Laugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 24a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.