EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017085

IRAGARKIA, Snatu Junior, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegiteari eta likidatzeari buruzkoa.

Xedapenaren data: 2017-04-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201702281
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2017Ko apirilaren 3ko 17:00etan, Snatu Junior, S. Coop. kooperatiba-sozietateak ezohiko batzar orokorra egin zuen, Oñatiko bere egoitzan (Ibarra Zelaia kalea, 5). Bazkide guztiak izan ziren bertan, eta honako erabakiak hartu ziren, aho batez:
ERABAKIAK
«Snatu Junior, S. Coop. kooperatiba-sozietatea desegitea».
«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta honako hauek kooperatibaren likidatzaile izendatzea: Elene Arriola, Aitor García Ayala eta Oihana Astigarraga Aizpurua, sozietatearen estatutuetako 51. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz».
«Aho batez onartzea likidazioan dagoen Snatu Junior, S. Coop. kooperatiba-sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea».
«Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera prestatutako banaketa-proiektua, sozietatearen ondasunena, onartzea»
«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».
Bertan ziren bazkide guztiek onartu zuten Batzarreko akta, eta hura amaitu zelarik likidatzailek sinatu zuten akta hori eta orobat, hartarako izendatutako bazkideek, egun hartako 19:00etan.
Jakinarazten da erabaki horien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Oñati, 2017ko apirilaren 4a.
Likidatzaileak,
ELENE ARRIOLA.
AITOR GARCÍA.
OIHANA ASTIGARRAGA.