EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017084

IRAGARKIA, «ITS ekipamendua: BI-637 13,6 KP-rako zutoin-kabina eta zinemometroa» xede duen hornidurako administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: T-0084/17).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-04-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201702241
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea:
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-0084/17.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren bulegoetan.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua izenpetzen denetik 2017ko abenduaren 31 arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.
Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
lizitazioaren gehienezko aurrekontua 52.066 eurokoa da, eta beste 10.934 euro BEZari dagozkionak; 63.000 euro orotara.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua Trafiko Zuzendaritzak dituen benetako beharrizanen kalkulu batean oinarrituz finkatu da.
Kontratua gauzatzeko unitatetan dago ezarria prezioa, eta zehaztugabea du guztizko zenbatekoa. Horrela bada, egiazko gastua Administrazioaren egiazko beharrizanen araberakoa da, eta, hortaz, Administrazioak ez du unitate-kopuru jakin bat eskatu beharrik, ez eta aurrekontu osoa gastatu beharrik ere.
5.– Bermeak.
Behin betikoa: lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 73.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 18a.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatularen 29.2 atalean aurreikusitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 19a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen agiriak eta karatula honetan dagokien puntuek adierazten duten edukiarekin.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasuneko Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora mantendu behar duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea: bai.
1) B gutun-azala irekitzeko tokia.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «B» gutun-azalaren data: 2017Ko maiatzaren 29a.
e) Ordua: 10:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Argibide administratiboak: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: lizitazio-iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzearen gastua (466,14 euro) enpresa esleipendunak ordainduko du, hala badagokio gastu horrek izan dezakeen eguneratzeari kalterik egin gabe betiere.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 18a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.