EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017084

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbideko bulegoetarako mudantza zerbitzua» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-17/2017).

Xedapenaren data: 2017-04-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201702239
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, erakunde autonomoa, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikia. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-17/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: 2017ko uztailaren 18tik 2018ko uztailaren 17ra arte (edo urtebete kontratua formalizatzen denetik, baldin eta 2017ko uztailaren 18a baino geroago formalizatzen bada).
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 70 puntu. Orotara, 70 puntu.
– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: metodologia, 15 puntu. Eskaintzen diren baliabide teknikoen bidez zerbitzuak optimizatzeari eta kostuak merkatzeari dagokienez aurkeztutako hobekuntzak, 10 puntu. Zerbitzua eskaintzeko eskatzen direnez gain tresnak eta materialak kargurik gabe erabiltzeari dagokionez aurkeztutako hobekuntzak, 5 puntu; guztira, 30 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: berrogeita hamahiru mila euro (53.000 euro) + BEZari dagozkion hamaika mila ehun eta hogeita hamar euro (11.130 euro). Guztira: hirurogeita lau mila ehun eta hogeita hamar euro (64.130 euro), BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 1. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) E-mail: administra.licitaciones@lanbide.eus
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 22a.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak:
Gaitasun ekonomikoa eta finantzarioa: azken hiru ekitaldiak batera hartuta, gutxienez 159.000 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena izatea: 2013, 2014 eta 2015.
Gaitasun teknikoa eta profesionala: zerbitzua eskaintzeko eduki beharreko makineriari, materialari eta ekipo teknikoei dagokienez, honako hauek izan beharko dira, besteak beste: kamioi bat, furgoneta bat, 120x8-ko edo antzeko neurriko paletak, kaiolak, karga-jasogailu bat (25 m-ko altuerara igotzeko eta 300 kg-ko kargak jasotzeko ahalmena duena) eta altzariak kargatzeko eskaileradun ibilgailu bat (25 m-ko altuerara igotzeko eta 300 kg-ko kargak jasotzeko ahalmena duena).
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 22ko 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen agirian eta oinarri teknikoen agirian zehaztutako dokumentuak dituztela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1.– Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.
2.– Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.
3.– Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01009.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01009.
4) Eguna: 2017Ko maiatzaren 29a.
5) Ordua: 10:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01009.
4) Eguna: 2017ko ekainaren 6a.
5) Ordua: 10:00ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztutakoak.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 19a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.