EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017084

151/2017 DEKRETUA, maiatzaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde-batzordeko burua eta kideak izendatzen dituena.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700151
Xedapenaren data: 2017-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201702226
Maila: Dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko gobernu-salak autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordean izango dituen bost batzordekideak hautatu ditu. Beste horrenbeste egin du Eusko Legebiltzarrak dagozkion bost batzordekiderekin, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen (15/1998, 6/2000, 1/2003, 4/2005 eta 11/2015 legeek aldatua) 18. artikuluko 1., 2. eta 4. paragrafoetan eta 19. artikuluko 1. paragrafoan ezarritakoa betetzeko. Hortaz, Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko maiatzaren 2an eginiko bilkuran eztabaidatu ostean, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko burua izendatzea.
Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko buru izendatzea Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakaria.
2. artikulua.– Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko kideak izendatzea.
1.– Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko kide izendatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko gobernusalak zozketaz hautatu dituen magistratu hauek:
Manuel Díaz de Rábago Villar jauna
Modesto Iruretagoyena Iturri jauna
Trinidad Cuesta Campuzano andrea
Ángel Ruiz Ruiz jauna
Roberto Saiz Fernández jauna
2.– Autonomia-erkidegoko hauteskunde-batzordeko kide izendatzea Eusko Legebiltzarrak hautatu dituen katedratiko, zuzenbideko edo soziologia eta politika-zientzietako irakasle titular hauek edo prestigio aitortuko legelari hauek:
Fidel Ignacio Uriarte Pérez jauna
Ricardo Sanz Cebrián jauna
Iker Urbina Fernández jauna
José María Múgica Heras jauna
Nicolás Alonso Moreda jauna
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko maiatzaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.