EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017084

150/2017 DEKRETUA, maiatzaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2017. urteko aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak) diru-sarrerak lortu direla-eta, 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena) 51.258.750,28 euroko kredituak gaitzen dituena.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700150
Xedapenaren data: 2017-05-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201702225
Maila: Dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 51.258.750,28 euroko diru-sarrerak ordaintzeko konpromiso irmoa hartu da, NBEF Nekazaritzaren Europako Berme Funtsak finantzatutako zuzeneko laguntzak eta LGNEF Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako laguntzak direla-eta.
Horregatik, dekretu honen bidez, diru-sarrera horiek gaitzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ondorioz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko maiatzaren 2an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2017ko ekitaldiko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:
Diru-sarreren egoera-orri honetan kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:
Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen jarduerak finantzatzeko erabiliko ditu funts horiek.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko maiatzaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.