EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017084

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 24koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen osaera aldatzeko dena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-03-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201702224
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/09/16an argitaratutako 2013/08/09ko EBAZPENA [201303928]
  • Ikus 2016/05/19an argitaratutako 2016/04/15eko EBAZPENA [201602098]

Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen ekainaren 11ko 360/2013 Dekretuaren 7. artikuluak batzorde hori zeinek osatuko duten zehazten du. Halaber, kide horien izendapena Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari dagokiola ezartzen du.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Lehendakaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetan aldaketak izan dira. Ondorioz, aldaketek Batzordearen osaera aldatu dute, eta, horrexegatik, ezinbestekoa da Batzordeko bokal berrien izendapena egitea, eguneratuta gera dadin.
Aurrez adierazitakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jon Urbina García de Vicuña jauna izendatzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkari gisa, Haizea Careaga Abaitua andrearen ordez. Ordezko bokala, Maria Sanz De las Heras andrea.
Bigarrena.– Luis Petrikorena jauna izendatzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Saileko ordezkari gisa.
Hirugarrena.– Ander Goyoaga Leniz jauna izendatzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko ordezkari gisa, Begoña García Martínez andrearen ordez.
Laugarrena.– Juan Andrades jauna izendatzea Begira-publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko bokal, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko ordezkari gisa, Jon Andoni Zarate Zarraga jaunaren ordez.
Bosgarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 24a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.