EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017083

IRAGARKIA, Pasaiako zarataren aurkako Ekintza Plana 2017-2021 behin betiko onartzeari buruzkoa.

Organo emailea: PASAIAKO UDALA
Xedapenaren data: 2017-03-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201702219
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Pasaiako alkateak 2017ko martxoaren 24an onartutako 2017/371 dekretuaren bidez, akordio hauek onartu dira:
Lehenengoa.– Onartzea Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) aurkeztutako alegazioak.
Bigarrena.– Pasaiako Zarata Ingurumena Hobetzeko Plana 2017-2021 deritzanean aldaketa hauek egitea:
1.– Egungo izenaren ordez, ekintza-planak izen hau izango du: «Pasaiako Zarataren Aurkako Ekintza Plana 2017-2021».
2.– Planetik ezabatuko da honako ekintza hau: «Solicitar a las industrias que afectan a zonas residenciales, así como al Puerto de Pasaia, su mapa de ruido en cumplimiento de la legislación ambiental, así como el correspondiente plan de actuación o mejora a corto, medio y largo plazo, para integrarlo en los planes zonales».
3.– 4.1. ildoan honako paragrafo hau erantsiko da, ETSren zortasun akustikoko eremuari aplikatzeko: azpiegitura baten zortasun akustikoko eremuan garapen berriak proposatzen badira, ikerketak kontuan hartuko ditu 20 urtera aurreikusten diren trafiko-baldintzarik okerrenak. Informazio hori azpiegituraren titularrari eskatuko zaio.
4.– Kronograman honako ekintza atzeratuko da: eraikuntza berrien sustatzaileei ENACen txostena eskatzea, kalitate akustikoko helburua betetzeari buruzkoa; aldez aurretik dagokion prozeduran txostenaren edukia zehazteko, kontuan izanik ETSren zortasun akustikoko eremuari eragin diezaioketen berezitasunak.
Ekintza Plana landu eta onartu zenetik igaro den denbora kontuan izanik, horren kronograman honako ekintza hauen egikaritzea atzeratuko da: Mugikortasun Planean Zarata Ingurumena Hobetzeko Plana sartzea, zarata-mapan sartu ez diren fokuen arazoa, foku bakoitzaren arazoak ezagutu eta hobekuntza-plana ezarri, Udalak antolatutako ekitaldietan zarata-mugak ezarri, obren baldintza-agirietan zaratari buruzko eskaerak sartu, barne-prestakuntzako egutegia prestatu eta garatu, eta herritarren heziketarako eta kontzientziaziorako kanpainak prestatu. Bestalde, ekintza honen egikaritzea aurreratuko da: erosketa isilerako irizpideak, udal makinak eta zerbitzuak erosteko garian.
Hirugarrena.– Behin betiko onartzea Pasaiako Zarataren Aurkako Ekintza Plana 2017-2021, adierazitako aldaketekin.
Laugarrena.– Onarpen-akordioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bosgarrena.– Behin betiko Ekintza Planaren kopia helaraztea Pasaiako Portu Agintaritzari (PPA), Euskal Trenbide Sareari (ETS), Adif-i eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio Azpiegitura Sailari.
Seigarrena.– Pasaiako Portu Agintaritzari (PPA) eta Euskal Trenbide Sareari (ETS) helaraztea egindako alegazioen erantzuna.
Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 16. Artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, iragarki honen bitartez, Ekintza plana onartzen duen erabakia argitaratzen da.
Pasaia, 2017ko martxoaren 24a.
Alkatea,
IZASKUN GÓMEZ CERMEÑO.