EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017082

IRAGARKIA, Herri-administrazioetako euskarazko hizkuntza-eskakizunen gaitasun-mailak ebaluatzeko azterketa-ereduak egiteko kontratua (001-DGPA-2017).

Xedapenaren data: 2017-04-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201702193
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/10/20an argitaratutako 2016/10/10reko IRAGARPENA [201604437]

1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: IVAP – Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Kontratazio Mahaia.
c) Agiriak eta informazioa lortzea:
1) Bulegoa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP). Erregistro orokorra. Lakua I.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 76 04 / 945 01 76 65.
5) Helbide elektronikoa: jon-salazar@ivap.eus.
6) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
7) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017-05-17.
d) Espedientearen zenbakia: 001-DGPA-2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskripzioa: Herri-administrazioetako euskarazko hizkuntza-eskakizunen gaitasun-mailak ebaluatzeko azterketa-ereduak egiteko kontratua.
c) Loteak eta kopurua: bai, 2 lote.
– 1. lotea: 1. hizkuntza-eskakizuneko eta 2. hizkuntza-eskakizuneko azterketa-ereduak.
– 2. lotea: 3. hizkuntza-eskakizuneko eta 4. hizkuntza-eskakizuneko azterketa-ereduak.
d) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: 24 hilabete, kontratua sinatu eta hurrengo egun naturaletik aurrera zenbatzen hasita.
f) Luzapenik: bai, bakarra, ezin da hasierako kontratuari ezarritako epea baino luzeagoa izan (24 hilabete).
g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.
i) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia): 80500000-9.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide dago.
Baloratzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko irizpideak zenbait dira, eta, segidan, labur bada ere, adierazita daude, baina karatularen 30.2 puntuan xedatutakoa bete beharko da beti.
d.1.– Formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak: bai.
Prezioa: haztapena 50 puntu (bi lote).
d.2.– Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
Haztapena, guztira 50 puntu (bi lote).
1. lotea:
– 2. hizkuntza-eskakizunaren azterketa-eredu oso batek baldintza teknikoen agiriaren ezaugarriekiko duen egokitasuna (entzungaiak barne): egingarritasuna (30,00 puntu); diseinua (10,00 puntu); hizkuntza-kalitatea (10,00 puntu).
2. lotea:
– 4. hizkuntza-eskakizunaren (4.HE) azterketa-eredu oso batek baldintza teknikoen agiriaren ezaugarriekiko duen egokitasuna (entzungaiak barne): egingarritasuna (30,00 puntu); diseinua (10,00 puntu); hizkuntza-kalitatea (10,00 puntu).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 412.396,69 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 206.198,35 euro + 43.301,65 euro (% 21eko BEZa), guztira: 249.500,00 euro.
1. lotea:
82.479,34 euro + 17.320,66 euro (% 21eko BEZa), guztira: 99.800,00 euro.
2. lotea:
123.719,01 euro + 25.980,99 euro (% 21eko BEZa), guztira: 149.700,00 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: bai.
1. lotea: 4.123,97 euro.
2. lotea: 6.185,95 euro.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Segidan, labur bada ere, adierazita daude, baina Administrazio Klausula Zehatzen Agiriaren karatularen 29. puntuan xedatutakoa bete beharko da beti.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-zifra, amaitu diren azken hiru urteetatik negozio-zifra handiena izan duen urtekoa (aipatu 29. puntuan lote bakoitzerako ezarritako kopuruetan).
Gaitasun teknikoa eta profesionala: azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien zerrenda. Aipatutako aldiko bolumen handieneko urtean, aipatutako 29. puntuan lote bakoitzerako ezarritako kopurua).
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017-05-18an, 12:00ak arte.
b) Aurkezteko era: paperez.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (IVAP). Erregistro orokorra. Lakua I.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: www.contratacion.euskadi.eus
d) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
e) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez: 2 hilabete.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Deskribapena: automatikoki aplikatzekoak ez diren irizpideei buruzko eskaintzak («C» gutun-azalak) eta automatikoki aplikatzekoak («B» gutun-azalak) irekitzea.
b) Helbidea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza, 1. aretoa, Lakua II, Ogasun eta Ekonomia Saila.
c) Herria eta posta-kodea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Data eta ordua: «C» gutun-azalak: 2017-05-31n, 09:30ean; «B» gutun-azalak: 2017-06-14an, 09:30ean.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.eus
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 12a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.