EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-05-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017081

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 28koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoari emandako konposizioa berritzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-03-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201702167
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/06/21ean argitaratutako 2016/06/07ko EBAZPENA [201602678]

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2016ko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez, Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoari emandako akreditazioa berritzen da (CEIm-E).
Farmazia Zuzendaritzaren eskabidea jaso da, Euskadiko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera berritzeko. Horregatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen akreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), sendagaiekin egindako saiakuntza klinikoak arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 14. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoa sortzeko urtarrilaren 11ko 3/2005 Dekretuaren 6. artikuluan, eta Ikerkuntza Biomedikoari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean xedatutakoa kontuan izanik, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak emandako egitekoak betetzeko, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ana Aguirrezabal Arredondok utzi du Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoko ospitaleko farmazeutikoaren kargua, eta Maria del Coro Andueza Andrea izendatzen da.
Bigarrena.– Iñaki Fernandez Mancholak utzi du Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoa ospitaleko mediku espezialistaren kargua, lan asistentziala izanik, eta Jaime Calvo Alén izendatzen da.
Hirugarrena.– Leticia Martín Martínek utzi du Euskadiko Medikamentuekiko Ikerketetarako Batzorde Etikoa ospitaleko mediku espezialistaren kargua, lan asistentziala izanik, eta Agustín castiella Eguzkiza izendatzen da.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Osasuneko sailburuordeari, edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 28a.
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,
MIREN NEKANE MURGA EIZAGAECHEVARRIA.