EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017080

IRAGARKIA, irakasleentzako gaikuntza eta jarraipenaren 2017-2019 Nahiko programa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 08EMK/08S/2017).

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-04-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201702141
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Organoa: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 08EMK/08S/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Nahiko programa garatzen duten ikastetxeetako irakasleentzako gaikuntza eta jarraipena 2017-2018 eta 2018-2019 ikasturteetan.
b) Loteak eta kopurua: ez.
c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Burutzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2019ko uztailaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitaziorako aurrekontua: 192.000 euro; BEZa (% 21): 40.320 euro. Guztira: 232.320 euro.
5.– Bermeak: administrazio-klausula zehatzen agirian ezarritakoak.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Telefonoa: 945 01 80 48.
e) Faxa: 945 01 81 59.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.
7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.
8.– Esleitzeko irizpideak, administrazio-klausula berezien agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
Eskaintza ekonomikoa: 51 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:
Eskaintza teknikoa: 45 puntu.
Hobekuntzak: 4 puntu.
9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017-05-15, 11:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.
2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01007.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez.
10.– Eskaintzen irekiera:
C gutun-azalak irekitzea: 2017-05-24, 12:00etan.
B gutun-azalak irekitzea: 2017-05-31, 12:00etan.
a) Entitatea: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Helbidea: Manuel Iradier 36.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01005.
11.– Bestelako argibideak.
12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.
14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 19a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.