EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017079

IRAGARKIA, ingurumen-ebaluazioaren arloko txosten teknikoak egiteko laguntza teknikorako lizitaziorako (009SV/2017 espedientea).

Xedapenaren data: 2017-04-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201702102
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 009SV/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: ingurumen-ebaluazioaren arloko txosten teknikoak egiteko laguntza teknikoa.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: esleipendunaren egoitzan.
d) Burutzeko epea: bederatzi hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurogeita bost mila bederatziehun eta bost euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo (65.905,79) gehi hamahiru mila zortziehun eta berrogei euro eta hogeita bat zentimo (13.840,21) BEZarenak. Beraz, guztira, hirurogeita hemeretzi mila zazpiehun eta berrogeita sei euro (79.746).
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: ehun eta hogeita hamaika mila zortziehun eta hamaika euro eta berrogeita hemezortzi zentimo (131.811,58).
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 11.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 60.000 eurokoa izan behar da.
B) Kaudimen teknikoa: lantaldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien titulua zein curriculumak, haien eskarmentua egiaztatzen dutenak. Lantaldeak, gutxienez, honako eskakizun hauek bete behar ditu:
B.1.– Lantaldearen zuzendaria: Biologiako gradua, edo titulazio baliokidea duen pertsona. Horretaz gain, pertsona horrek 3 urteko eskarmentua izan behar du Herri Administrazioentzat txostenak egiten. Txostenak irismen-teknikoak egiteko eta/edo planen, programen edota proiektuen ingurumen-ebaluazioetan ingurumen-organoaren erabakiak emateko txosten teknikoak izan behar dira.
B.2.– Ingurumenarekin lotutako gradu-titulazioa edo horren baliokidea duten bi pertsona. Horretaz gain, bi pertsona horiek 3 urteko eskarmentua izan behar dute Herri Administrazioentzat txostenak egiten. Txostenak irismen-teknikoak egiteko eta/edo planen, programen edota proiektuen ingurumen-ebaluazioetan ingurumen-organoaren erabakiak emateko txosten teknikoak izan behar dira.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 12a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxieneko edo gehieneko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 55 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 55 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1.a) puntua.
b) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 45 puntu.
A) Ingurumen-ebaluazioa egiteko prozedura aztertzea. Ponderazioa: 11 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
B) Ingurumen-organoari laguntzeko txostenak zehaztea. Ponderazioa: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
C) Ingurumen-ebaluazioaren prozeduretan kontuan hartu behar den arloko araudia aztertzea. Ponderazioa: 7 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
D) Lanaren egikaritzan kontratuari atxikiko zaion lantaldearen kalitatea. Ponderazioa: 8 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
E) Ingurumen-organoari lan-karga eta zailtasun handiena ematen dioten gai teknikoak ezagutzea eta horiei irtenbidea ematea. Ponderazioa: 4 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
F) Lanak antolatzea. Ponderazioa: 2 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
G) Lanak betetzeko epea. Ponderazioa: 2 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
H) Lanaren egikaritzan enpresak izango dituen baliabide teknikoak. Ponderazioa: puntu 1. Ikusi karatularen 30.2.1.b) puntua.
11.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko maiatzaren 25a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko ekainaren 8a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua II-ko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.