EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017079

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 4koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita UTE Tunstall Televida GSR-IMQ enpresaren hitzarmen kolektiboaren 2016rako eta 2017rako soldata-taulak erregistratzea, argitaratzea eta gordailutzea.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-04-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201702097
Maila: Ebazpena
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2017ko martxoaren 15ean, REGCONen aurkeztu da UTE Tunstall Televida GSR-IMQ enpresaren indarreko hitzarmen kolektiboaren 2016rako eta 2017rako soldata-taulak onartzeko akordioari buruzko nahitaezko dokumentazioa.
Bigarrena.– Hitzarmen horren batzorde paritarioak onartu zituen soldata-taula horiek, 2017ko otsailaren 22an.
Hirugarrena.– Hitzarmena gordailutu, erregistratu eta argitaratu behar duen pertsona izendatu dute akordio hori sinatzen dutenek.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua (2015-10-24ko BOE), betiere bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuarekin, zeinaren 16. artikuluan sortzen baita Lan eta Justizia Saila eta lehen xedapen iragankorrean ezartzen baitu erregelamendu organikoak indarrean direla. Aplikagarriak dira, halaber, apirilaren 9ko 191/2013 Dekretua, urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuari dagokionez, eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua, hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari buruzkoa.
Bigarrena.– Hartutako erabakiak bete egiten ditu enpresako hitzarmen kolektiboan xedatutakoa eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluetako betekizunak.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 4a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.