EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017079

AGINDUA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-04-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201702096
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/05/28an argitaratutako 2015/05/08ko AGINDUA [201502347]

Osasuneko sailburuaren 2006ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez sortu zen Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunen Euskadiko Aholku Kontseilua, organo aholku-emaile gisara sortu ere, patologia horietan aholku teknikoak emateko, Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubidea ezartzen duen maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan xedatutakoa betez.
Ondoren, Osasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 20ko Aginduaren bidez, 2006ko maiatzaren 8ko Agindua aldatu zen, Kontseilua osatzen duten kide-kopuruari eta horien banaketari dagokionez. Agindu horren 1. artikuluaren arabera, kide hauek osatuko dute Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Aholku Kontseilua: lehendakaria, idazkaria eta 17 bokal, denak ere Osasuneko sailburuak izendatuak.
Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2015eko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez (2013ko maiatzaren 28ko EHAA, 98. zk.), Batzordeko egungo kideak izendatu ziren.
Gaur egun, eta izaera operatiboaren eta araugintza teknikoaren ikuspegitik, irizten da egokiagoa dela Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunen Euskadiko Aholku Batzordearen kide guztien zerrenda eguneratu bat prestatzea. Batzordea osatzen duen pertsona-kopuruari eutsiko zaio (batzordeburu bat, idazkari bat eta 17 bokal, eta horien banaketa): aurreko batzordeburuak eta idazkariak kargua utzi izanagatik, haien egitekoak betetzen dituzten pertsonen izendapenak barne hartuko dira orain, eta jada izendatutako bokalak berretsiko. Gisa horretan, Batzordearen osaeraren erreferentzia bateratua erraztuko da.
Horregatik guztiagatik, legez ditudan eskumenez baliaturik, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea, pertsona hauen izendapenaren bidez:
Batzordeburua:
Miren Nekane Murga Eizagaechevarria andrea.
Honen ordez:
Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna.
Idazkaria:
Enrique Peiró Callizo jauna.
Honen ordez:
Antonio Arraiza Armendariz jauna.
Bokalak:
Kardiologiako EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaritzan:
Luis Antonio Fernández Lázaro jauna.
Sonia Velasco del Castillo andrea.
Angiologia eta Kirurgia Baskularreko EAEko eta Nafarroako Erakundearen ordezkaritzan:
Lorenzo Rodriguez González jauna.
Neurologiako EAEko Erakundearen ordezkaritzan:
María Teresa Martínez Zabaleta andrea.
Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Erakundearen ordezkaritzan:
Ricardo Sanvicente Blanco jauna.
Barne Medikuntzako EAEko Erakundearen ordezkaritzan:
Gabriel Inclán Iribar jauna.
Medikuntza Intentsiboa eta Unitate Koronarioen Iparreko Elkartearen ordezkaritzan:
José Jesús Artaecheberría Zuazo jauna.
Osakidetzako osasun-zerbitzuetako ordezkaritzan:
José Ignacio Aramendi Gallardo jauna.
Joseba Zuazo Meabe jauna.
Osasun Sailaren ordezkaritzan:
Angel Antonio Loma-Osorio Montes jauna.
José Ramón Rumoroso Cuevas jauna.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkaritzan:
Francisco de la Cuesta Arzamendi jauna.
José María Aguirre Salcedo jauna.
Kalme-Semes-Euskadiko Larrialdi eta Emergentzietako Medikuntzako Espainiako Elkartearen ordezkaritzan:
Adalberto Serrano Cumplido jauna.
Semergen-Euskadiko Landa Medikuntza eta Medikuntza Orokorraren Espainiako Elkartearen ordezkaritzan:
Adalberto Serrano Cumplido jauna.
Efekeze-Euskadiko Familiako eta Komunitateko Erizaintzaren Zientzia Elkartearen ordezkaritzan:
Igone Hernández Cabezas andrea.
Visitación Mozo Aranda andrea.
Bigarrena.– Osaera hau Osasuneko sailburuaren aginduaren bidez berrituko da aurrerantzean, legez izendatutako kideen izenen zerrenda jakinarazi eta gero, betiere.
Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 10a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.