EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017079

EBAZPENA, 2017ko apirilaren 7koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2017ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdi bat. Enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako diru-laguntzen programa arautzen duen aginduaren esparruaren barruan egiten da deialdia, helburu hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzea (Indartu Programa).

Xedapenaren data: 2017-04-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201702091
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/09/04an argitaratutako 2015/07/28ko AGINDUA [201503772]

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 28ko Aginduak enplegua sortzeko inbertsio produktiboa eginten duten enpresentzako diru-laguntzen programa arautzen du, helburu hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzea (Indartu Programa).
Aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hor iragarritako diru-laguntzak emateko 2017ko ekitaldirako deialdia egin behar da, eta horretarako eman beharreko arau guztiak eman.
Azaldutakoa dela bide, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
1.– Ebazpen honen xedea da 2015eko uztailaren 28ko Aginduan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntza moduan 2017ko ekitaldian emateko deialdia egitea. Agindu horren bidez, enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako diru-laguntzen programa arautzen da, helburu hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzea (Indartu Programa).
2.– Xede horretarako, guztira, 6.000.000,00 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan 2017ko ekitaldirako ezarritako aurrekontu-kredituen kontura.
2. artikulua.– Eskabideak eta horiek aurkezteko epea.
1.– 2015eko uztailaren 28ko Aginduaren bidez araututako laguntzak emateko deialdi honi dagozkion eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako gestioak bide elektronikoz egin beharko dira, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2 artikuluan xedatutakoarekin. Aipatutako aginduaren bidez, enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako diru-laguntzen programa arautzen da, helburu hartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren Ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzea (Indartu Programa).
2.– Eskabideak, erantzukizunpeko deklarazioak eta egindako inbertsioak justifikatzeko deklarazioak bide elektronikoz nola izapidetu ebazpen honen eranskinean zehazten da; eta denak ere Interneteko www.euskadi.eus helbide elektronikotik bideratuko dira.
3.– Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2017ko ekainaren 15eko 12:00etan amaituko da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 7a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.