EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2017079

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen baitira 2016ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrendak, EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako markoaren barruan («Elkarteak» Programa).

Xedapenaren data: 2017-03-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201702087
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2011/12/12an argitaratutako 2011/11/15eko 201100233 DEKRETUA
  • Ikus 2016/10/03an argitaratutako 2016/09/21eko AGINDUA [201604173]

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuak («Elkarteak» Programa) honako helburu hau du: EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko erregimena arautzea.
Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuko («Elkarteak» Programa) 9. artikuluko 4. paragrafoan honako hau aurreikusten da: aurreikusitako laguntzen gaineko ebazpena banan-banan jakinaraztea eragotzi gabe, dagokion arloko zuzendariaren ebazpen bidez EHAAn argitaratuko dira dekretu honen babesean emandako diru-laguntzak eta onuradunak.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 21eko Aginduaren bitartez iragarri zen EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak 2016an emateko deialdia, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Ogasunaren Antolarauen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluan honako hau ezartzen da: diru-laguntzen onuradunak argitara emateko obligazioa.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUGU:
Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko irailaren 21eko Aginduan oinarriturik, 2016ko ekitaldian zehar emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitara ematea, jende oro jakinaren gainean izan dadin. 2016ko irailaren 21eko agindu horren bitartez iragarri zen 2016an EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako enpresa- eta lanbide-elkarte zein federazioentzako laguntzak emateko deialdia, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren («Elkarteak» Programa) markoaren barruan. Aipatutako zerrenda ebazpen honetako eranskinean jasotzen da.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailbuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 24a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.