EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2017078

IRAGARKIA, Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez zehapen-espedienteak irekitzen dituzten Garraioetako sailburuordearen ebazpenak jakinaraztekoa.

Xedapenaren data: 2017-04-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201702073
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusteko, (Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, Lakua 1eko 7. solairuan), bere burua defenditzeko komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko, bai eta frogaldia eskatu eta jardunbidean zehar erabili asmo dituen frogak proposatzeko.
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legea eta Lurreko Garraiobideen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 4a.
Garraioetako sailburuordea,
ANTONIO AIZ SALAZAR.