EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-25 Aldizkari honetan argitaratua: 2017078

IRAGARKIA, Busturiako (Bizkaia) Madariaga Dorretxeko zenbait gune konpontzeko obren lizitaziorako (004/2017 espedientea).

Xedapenaren data: 2017-04-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201702070
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 004/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Busturiako (Bizkaia) Madariaga Dorretxeko zenbait gune konpontzeko obrak.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: Busturia (Bizkaia).
d) Burutzeko epea: 2018ko urtarrilaren 31 arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta bederatzi mila laurehun eta hogeita hamabost (109.435) euro gehi hogeita bi mila bederatziehun eta laurogeita bat euro eta hogeita hamabost zentimo (22.981,35) BEZarenak. Beraz, guztira, ehun eta hogeita hamabi mila laurehun eta hamasei euro eta hogeita hamabost zentimo (132.416,35).
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: ehun eta hamalau mila bederatziehun eta sei euro (114.906).
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 19a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez, aukerazkoa da, karatularen 29.2.3 klausulan eskatzen den kaudimena ordezkatzeko.
Lizitatzaileek a) puntuan azaltzen den edo b) puntuan azaltzen den klasifikazioren bidez egiaztatuko dute klasifikazioa:
a) 773/2015 Errege Dekretuaren bidez emandako klasifikazioa:
Taldea: C, Azpitaldea: 2 eta kategoria: 1.
b) 773/2015 Errege Dekretuaren indarraldiaren aurretik eskuratutako klasifikazioa:
Taldea: C, Azpitaldea: 2 eta kategoria: B.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: obra-kontratuetan izandako negozioen urteko bolumena, gutxienez, 500.000 eurokoa izango da azken hiru ekitaldietan, eta honela egiaztatuko da: enpresaria Merkataritza Erregistroan inskribatuta badago, erregistro horretan onartutako eta gordailututako urteko kontuen bidez egiaztatuko da. Erregistro horretan inskribatuta ez badago, inskribatuta egon behar duen erregistro ofizialean gordailututakoen bidez egiaztatuko da. Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresaburu indibidualek Merkataritza Erregistroan legeztatutako inbentario eta urteko kontuen liburuen bidez egiaztatuko dute negozioen urteko bolumena.
B) Kaudimen teknikoa: azken hamar urteetan, gutxienez, kontratuaren helburua den jarduera-arloan hiru lan egin behar izan ditu, hain zuzen ere, eraikinak konpontzeko hiru lan egin dituela egiaztatu beharko da egindako obren zerrendaren bidez, garrantzitsuenak ongi gauzatu izanaren ziurtagiriekin batera. Ziurtagiri horietan honako hauek adieraziko dira: obren zenbatekoa, noiz gauzatu diren eta non gauzatu diren. Halaber, lanbideko arauen arabera egin direnetz zehaztuko da, eta ea ongi bukatu diren.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 22a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 100 puntu.
A) Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 90 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a puntua.
B) Berme-epea. Ponderazioa: 10 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.a) puntua.
11.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa.
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko maiatzaren 30a.
d) Ordua: 11:00ak.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– Bestelako argibideak: ez.
13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilaren 11.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.