EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-04-21 Aldizkari honetan argitaratua: 2017076

IRAGARKIA, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako «D» modulua (ikasgelak) eraberritzeko lanak gauzatzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: 29-2/17).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-04-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201702042
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
c) Espediente-zenbakia: 29-2/17.
d) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
2) Helbidea: N-104 errep., 356. km.
3) Herria eta posta-kodea: Arkauti (Araba), 01192.
4) Telefonoa: 945 77 33 05.
5) Telefaxa: 945 28 23 62.
6) Helbide elektronikoa: contratacionappv@seg.euskadi.eus; acarnicero@seg.euskadi.eus; jrodriguez@seg.euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea: www.euskadi.net/contratacion
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko maiatzaren 11.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: lanak.
b) Helburuaren deskribapena: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako «D» modulua (ikasgelak) eraberritzeko lanak egitea.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Non gauzatuko den: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitza.
e) Gauzatzeko epea: 3 hilabete eta erdi.
f) Luzapena: ez.
g) Akordio-esparru bat ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 45000000-7.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: presakoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko irizpideak: prezioa da esleitzeko irizpide bakarra lizitaziorako.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 371.900,82 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: 371.900,82 euro (BEZik gabe).
Zenbatekoa, guztira: 450.000,00 euro (BEZa barne).
6.– Bermeak.
Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Pleguak, obra-proiektua eta gainerako agiri garrantzizkoak eskuratzea.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian edo Kontratatzailearen profilean.
8.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
Sailkapena: ez.
Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguan adierazten denaren arabera.
Bestelako betebehar espezifikoak: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
Erreserbatutako kontratuak: ez.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko maiatzaren 11, 10:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela, eskura emanda edo administrazio-klausula zehatzen pleguaren 12.3 puntuan zehaztutako eran.
c) Aurkezteko lekua:
1) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Kontratazio eta Aurrekontu Atalean (N-104 errep., 356. km; 01192 Arkauti, Araba), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 38. artikuluan ezarritako moduetariko edozeinetan.
2) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): 2 hilabete, plikak irekitzen diren egunetik.
3) Aldaerak onartzea: ez dira onartuko.
10.– Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azala Kontratazio Mahaiak irekiko du ekitaldi publikoan.
Lekua: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, Eraikin Nagusia (N-104 errep., 356. km, 01192 Arkauti – Araba).
Irekiera-data: 2017ko maiatzaren 15a, 12:00ak.
11.– Iragarkien gastuak:
12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.
13.– Bestelako argibideak: administrazio-klausulen pleguan eta preskripzio teknikoen pleguan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko apirilean 6a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
FAUSTINO RANEDO GÓMEZ.